Jadanik martxan jarri da Arrankudiaga eta Zollon, Arakaldon, Ugaon eta Zeberion arituko den gizarte laguntzaile bat hautatzeko eskaera epea.
Lan-poltsa horren eskaerak Ugao-Miravalleseko Erregistro Orokorrean aurkeztu ahalko dira (astelehenetik ostiralera, 08:00 - 14:00 ordutegian).
Zenbait betekizun egiaztatu beharrezko dira eskaera egiteko. Hala nola, Gizarte Langintzan edo Gizarte Laguntzaile diplomadun titulua, Euskal Enplegu Zerbitzuan edo EINen langabetu bezala izena emanda egotearen egiaztagiria, Gidatzeko baimena eta 2. hizkuntza eskakizuna.
Gainera, Eskabide ofizialarekin batera aurkeztu beharko dira aurretik aipatutako betekizunak eta merezimenduak egiaztatzeari buruzko agiriak. Agiri horiek jatorrizkoak izan beharko dira eta behar bezala kontsultatuta egon beharko dira.
Hautatze prozesua oposizio-lehiaketa sistemaren bidez egingo da eta informazio osagarria Ugao-Miravalleseko webgunean (www.ugao-miravalles.net) aurkitu daiteke.