Asteburuko zinema eskaintza eskualdean

Erabiltzailearen aurpegia Lander Arteaga Egiluz 2014ko aza. 21a, 12:17

Astero bezala, aste-bukaerarekin batera zinema heltzen da eskualdera. Herri guztietan zinema emanaldiak ez badira ere, aste honetan lau herrik baieztatu dituzte emanaldiak: Laudio, Orozko eta Amurrio.

La mujer del chatarrero

Laudion, larunbatean, azaroak 22, Lanbide Heziketa Eskolan arratsaldeko 17:30ean eta 20:00etan, Berlingo zinelmaldian irabazle izandako pelikula bosniar bat: La mujer del chatarrero.

Astero bezala, aste-bukaerarekin batera zinema heltzen da gure eskualdera. Herri guztietan zinema emanaldiak ez badira ere, aste honetan lau herrik baieztatu dituzte emanaldiak: Laudio, Orozko eta Amurrio.

La mujer del chatarrero

Laudion, larunbatean, azaroak 22, Lanbide Heziketa Eskolan arratsaldeko 17:30tan eta 20:00tan, Berlingo zinelmaldian irabazle ateratako pelikula bosniar bat: La mujer del chatarrero. Txatarra saltzearen bidez bizi den familia baten amak, tripako minak jota, ospitalean amaitzen du. Medikuak ordaintzeko, senarra 500 euro lortu beharko ditu egun batetik bestera txatarra saltzen. Berlingo Berlinale zinemaldian Epaimahai Handiaren saria eta Aktore Onenaren sairak irabazi zituen 2013an, Danos Tanovic zuzendari bosniarraren film honek. Istorio hunkigarri bat, zinemaren kutxu sakonenak erakutsiko dizkigunak. Azpimarratzekoa aktoreen lana, benetzko ijito famili bosniatar bat bai da.

Yugo & Lala

Laudion ere, kasu honetan,igandena, azaroak 23 Lanbide Heziketa Eskolan ere, eta arratsaldeko 17:30tan, marraki bizidunak: Yugo & Lala. Yugo 10 urteko haur bihurria eta haren lagun Lala eta Osaba Hartza dira filmeko protagonistak. Hirurak fantasiazko erresuma batean murgilduko dira, eta Tigre Jeneralaren aurka borroka egingo dute herrialdeko agintaritza bermatzeko. Abentura zoragarriak biziko dituzte, noski. Etxeko txikientzako zuzendutako film entretenigarri bat.

Guardianes de la galaxia

Orozkon igandean, azaroak 23, Donibane Aretoan arratsaldeko 16:30ean, uda honetan munduko txartel-lehiatila guztiak hankaz gora jarri dituen pelikula: Guardianes de la galaxia. Peter Quill abenturazale ausartak Ronan maltzurrak desiratzen duen esfera misteriotsua lapurtu ondoren ordain-sari ehiztari bat bere atzetik du. Gaizkileari aurre egiteko laukote xelebrearekin elkartu beharko da: Rocket, errifle batez armatutako mapatxe bat; Groot, zuhaitz-formarekiko humanoide bat; Gamora hilgarri eta misteriotsua eta Drax the Destroyer mendekaria. Baina Quill-ek esferaren botere handia zein den ezagutzen duenean Galaxia salbatzeko ahaleginean murgilduko da. Dibertigarria lehenengo minututik azkenengora, akzioa ere etengabekoa da Marvel unibertsoaren azken filma honetan.

Violette

Orozkon ere, igandean, azaroak 23, arratsaldeko 19:00ean, ohi bezala Donibane Aretoan, Frantziatik heldutako drama bat: Violette. Violette Leduc noble baten sasi-alaba, Saint Germain des Prés-eko gerraondoan Simone de Beauvoir ezagutzen du, bizitza osoa iraungo duen bi emakume hauen arteko erlazio bizia hasiz. Violette-ren askatasun bilaketan eta Simone-ren bere eskuetan ohikotik kanpokoa den idazlearen patua duela ustean oinarritutako erlazioa.

Loreak

Aiaraldean asteburu honetan egongo diren emanaldiekin amaitzeko, Amurriora goaz. Kasu honetan, igandean, azaroak 23, arratsaldeko 19:30tan eta astelehenean, azaroak 24, 20:00tan, euskal pelikula interesgarri eta gomendagarri bat: Loreak. Lore-sorta bat. Soilik loreak dira. Hori da denok pentsa dezakeguna, hori da gehienetan gure burura etortzen zaiguna lore-sorta bat ikustean. Baina, zer pentsatuko genuke, bat-batean, nondik datozen jakin gabe, astero lore-sorta bat jasoko bagenu? Loreak, soilik loreak izango lirateke oraindik? Edo gure barruan, loreak beste sentsu isil baten isla izango lirateke?Ideia hau oinarri giza hartuz, Jon Garaña eta Jose Mari Goenaga euren bigarren filma martxan jarri dute. Hiru emakumeren istorioa da hau; lore-sorta xume batzuek goitik behera aldatuko dituzten hiru bizimodu (Aiaraldean zinema proposamena: http://www.aiaraldea.com/proposamenak/zinema/loreak).

 

Fitxa teknikoak

La mujer del chatarrero

Zuzendaria: Danis Tanovic

Gidoilaria: Danis Tanovic

Aktoreak: Nazif Mujic, Senada Alimanovic, Semsa Mujic…

Bosnia-Herzegovina, 2013.75 minutu.

 

Yugo & Lala

Zuzendaria: Wang Yunfei

Gidoilaria: Wang Yunfei

Aktoreak: Lu Kui, Liu Lu, Meng Quanlin …

China, 2014. 76 minutu.

 

Guardianes de la galaxia

Zuzendaria: James Gunn

Gidoilaria: James Gunn eta Nicole Perlman

Aktoreak: Chris Pratt, Vin Diesel, Bradley Cooper, Zoe Saldana…

AEB, 2014. 121 minutu.

 

Violette

Zuzendaria: Martin Provost

Gidoilaria: Martin Provost eta Marc Abdelnour

Aktoreak: Emmanuelle Devos, Sandrine Kiberlain, Olivier Gourmet…

Frantzia, 2013. 139 minutu.

 

Loreak

Zuzendaria: J. Garaña eta J. M. Goenaga

Gidoilaria: J. Garaña,  J. M. Goenaga eta A. Arregi

Aktoreak: Itziar Aizpuru, Nagore Aranburu, Itziar Ituño …

Euskal Herria, 2014. 99 minutu.

 

 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide