Enpresa hazitegien azpiegiturak eta espazioak eskualdeko ekintzaileen eskura

Erredakzioa 2014ko aza. 20a, 10:30

Ireki da Laudioko Enpresa Hazitegian bulego bat izateko eskaera egiteko epea. Bederatzi bulego daude guztira, bederatzi enpresa eta ekintzailerentzat. Ez dirudi, baina, ekintzaileentzako garai onak direnik. Amurrio Bidean-en bulego gehienak hutsik egotea da horren seinale.

Ireki da Laudioko Enpresa Hazitegian bulego bat izateko eskaera egiteko epea. Bederatzi bulego daude guztira, bederatzi enpresa eta ekintzailerentzat. Ez dirudi, baina, ekintzaileentzako garai onak direnik. Amurrio Bidean-en bulego gehienak hutsik egotea da horren seinale.

Dena dago prest Laudioko Arza eraikineko Enpresa Hazitegia martxan jar dadin. Laudioko Garapen Agentziak 15 metro karratuko bederatzi bulego prestatu ditu bertan, herriko ekintzaile eta enpresek erabili ditzaten. Abenduaren 2 arte dago irekita bulego horietako bat eskatzeko epea, baina zenbait herritar bertaratu dira jada Arza eraikinera, Enpresa Hazitegiaren nondik norakoen berri jasotzera.

Imanol Robles da hazitegiaren baldintzak kontsultatzera bertaratu denetako bat. Urtebete eman du langabezian eta, lana eskaintzen ez badiote, lana berak sortzeko aukera aztertzen ari da.

Banaketa enpresa bat da buruan duen proiektua, aurretik ere alor horretan lan egin duelako. Dena dela, oraindik ez du erabakia hartu, “baldintza eta xehetasun guztiak kontsultatu behar ditut piszinara salto egin aurretik”.
Baldintza determinanteena prezioa da Roblesentzat: lehen urtean 12 euro ordaindu beharko dituzte enpresek metro karratu bakoitzeko, eta 15 bigarren urtean. “Pena merezi didan aztertu behar dut”, adierazi du ekintzaileak.  
Prezioa ere garrantzitsua izan zen Zhura enpresako kideentzat Amurrio Bideanek Refor industrialdean duen hazitegira joan edo ez erabakitzerakoan. Lehen lau urtetan 10.8 euro ordaindu behar dira bertan metro karratu  bakoitzeko eta, hortik aurrera, 19 euro.
Baina, prezioaz gain, hazitegian egoteak beste abantaila batzuk dituela azpimarratu du Zhura-ko kide den Igor Garciak: “Enpresa bat abiarazteko leku atsegina da, formazio hitzaldiak egiten dira, azpiegitura eta areto komunak daude...”.  
Oscar Abadek ere bat egiten du baieztapen horrekin. Xulak izeneko informatika enpresa jarri zuen martxan duela  urte eta erdi, eta orduz geroztik Amurrioko hazitegian duen bulegoan egiten du lan. Etxetik ere lan egin zezakeen, baina etxean geratuta “lan-orduak behar beste ez baliatzeko eta arreta galtzeko arriskua” zuela ikusi zuen. Lokal bat alokatzeko aukera ere aztertu zuen, baina “garestiegia” zen.  

Bulego gehienak, hutsik
Enpresa sortzeko erraztasunak eman arren, Amurrio Bideanen hazitegiak dituen 14 bulegoetatik gaur egun 5 baino ez daude beteta. Duela urte batzuk gehiago zeudela esan du Amurrio Bideaneko kide den Marian Martinezek. Batzuk “krisiagatik” joan zirela azaldu du, baina gaineratu du egon direla bulegoa txiki geratu zaielako alde egin dutenak ere. Ikusteke dago Laudioko Hazitegiak zer nolako harrera izango duen.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide