Emakumeen aurkako indarkeriarik gabeko eskualdea sustatuko dute

Erredakzioa 2014ko aza. 20a, 10:03

Azaroaren 25ean Emakumeen aurkako indarkeriarik gabeko nazioarteko eguna izango da. 1999an izendatu zuten eguna Nazio Batuen Asanbladan Mirabal ahizpa dominikarrak gogoratzeko, diktaduraren aurkako ekintzaileak izateagatik Trujillok hiltzea agindu zuen eta.

Egun, hitzordu garrantzitsua da eskualdeko hainbat herrietan, eta udalen zein elkarte eta emakume taldeen elkarlanari esker antolatzen dute: Matxintxu, Sorgin Moreak, Solastiar, Adi, Avillo, Mugalde, Aurreraka, Biok... asko dira ekintzak proposatzen dituzten taldeak.

Azaroaren 25ean Emakumeen aurkako indarkeriarik gabeko nazioarteko eguna izango da. 1999an izendatu zuten eguna Nazio Batuen Asanbladan Mirabal ahizpa dominikarrak gogoratzeko, diktaduraren aurkako ekintzaileak izateagatik Trujillok hiltzea agindu zuen eta.

Egun, hitzordu garrantzitsua da eskualdeko hainbat herrietan, eta udalen zein elkarte eta emakume taldeen elkarlanari esker antolatzen dute: Matxintxu, Sorgin Moreak, Solastiar, Adi, Avillo, Mugalde, Aurreraka, Biok... asko dira ekintzak proposatzen dituzten taldeak.

Indarkeriak hamaika aurpegi

Emakumeen aurkako indarkeria aipatzen denean burura etorri ohi da muturreko adibidea; hau da,  bortizkeria fisikoa. Errealitate hurbil horrek  aurten bere isla izan du epaitegietan, Amagoia Elezkanoren hiltzaileari 20 urteko kartzela zigorra ezarri diote eta.

Baina indarkeria mota gehiago ere badaude eta Azaroaren 25aren harira antolatzen diren ekintzetan  adierazpen ezberdin horiek ere azpimarratzen eta lantzen saiatzen dira.
Batzuk sumatzeko zailagoak dira, ez baitira bistakoak. Azaroaren 12an, adibidez, Laudion emakumeek kartzelari lotuta pairatzen dituzten hainbat egoera salatu zituzten.

Beste bortizkeria eredu batzuk, berriz, normaltzat jo eta ohituraren poderioz erabat ikusezin bilakatu dira.

Herrietan prestatutako hitzaldi  eta tailerretan indarkeria mota horiek antzeman eta aurre egiteko tresnak eskaini nahi dituzte:  Artziniegako Museo Etnografikoan azaroaren 24an 18:00etan gazte harreman heterosexualen inguruan arituko da Norma Vazquez,  eta Laudion Diana Ibargutxik eta Raquel Font psikologo klinikoek bikote harremanetan eman daitezkeen abusu afektiboak azalduko dituzte gaur eta etzi.

Baina hitzaldiak ez ezik, beste ekintza mota batzuk ere prestatu dituzte. Umeei emakumeen aurkako indarkeriaren kontrako mezua helarazteko eta Azaroaren 25ean parte hartu dezaten ipuinkontalaria egongo da  bihar Lamuza Ikastetxean: “Uxue eta Aimar”, hain zuzen. Amurrion azaroaren 24an “Denok bortizkeriaren aurka” VIII. Marrazki lehiaketaren sari-banaketa izango da 18:00etatik 18:30era Kultur Etxean.
Hitzaldi, tailer eta lehiaketez gain kultura eskaintzak ere tartea izango du azaroaren 25aren inguruan: genero eta sexualitatea nola landu diren dokumentalean jakiteko Nuria Lopez Torres-ek hitzaldia emango du Arespalitzako Udaletxean azaroaren 21ean 19:30ean.

"Lurraren Memoria" Toti Martinez de Lezearen eskutik

Toti Martinez de Lezea idazle ospetsua Artziniegan arituko da “Lurraren memoria” ikuskizun musikatuar eskaintzen.

Antzerkiak ere egingo dituzte azaroaren 25ean Urduñako Kultur Etxean “Un mundo ivaginario” 18:00etan eta Luiaondonko Gizarte Etxean 21ean “Prest gaude” 19:30ean.
Zentzu berean hainbat film  ikusteko parada emango dute:  azaroaren 29an “Loreak” egongo da Laudion; eta “Agua” pelikula eskainiko dute Amurrio Antzokian eta Orozkoko Donibane Aretoan. 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide