Multimedia ikastaroetan parte hartzeko izen-ematea zabalik

Erredakzioa 2014ko aza. 18a, 09:07

Larunbatean egingo dira Udazkeneko Multimedia Eskoletako tailer edo ikastaroak. Bi herritan lau hitzordu egongo dira. Amurrion 11:00etan aldizkari digitalak sortzeko ikastaroa eskainiko dute, eta 12:30ean mugikor bidezko laburmetraiak grabatzeko tailerra. Laudion, aldiz, Drone helikoptero bidez airezko grabaketak nola egin irakatsiko du 11:00etan Juanma Axpek. Izan ere, bere kasa diseinatu eta eraiki zuen grabazio makina. Ondoren, Hub Impact filosofia eta 3D inprimakiak nola funtzionatzen dute. Laudioko tailerrak Basalarrina elkartean egingo dira.

Datorren larunbatean egingo dira Udazkeneko Multimedia Eskoletako tailer edo ikastaroak. Bi herritan lau hitzordu egongo dira. Amurrion 11:00etan aldizkari digitalak sortzeko ikastaroa eskainiko dute, eta 12:30ean mugikor bidezko laburmetraiak grabatzeko tailerra. Laudion, aldiz, Drone helikoptero bidez airezko grabaketak nola egin irakatsiko du 11:00etan Juanma Axpek. Izan ere, bere kasa diseinatu eta eraiki zuen grabazio makina. Ondoren, Hub Impact filosofia eta 3D inprimakiak nola funtzionatzen dute. Laudioko tailerrak Basalarrina elkartean egingo dira.

Musika eta multimedia

Ostegunean, berriz, multimedia plataforma eta musika taldeen inguruko solasaldia egingo da Amurrioko AEKn. Eztabaida 18:30ean hasiko da, eta eskualdeko musika talde ezberdinek hartuko dute parte. Guztira, 30 lagun inguru espero dira. Ostiralean, berriz, Laudioko Basalarrina elkartean Zuriñe Hidalgo (Hesianeko abeslaria) eta Jon Gotzon (Euskadi Gazteko Di-da saioko esataria) mintzatuko dira "Multimedia, musika eta umorea euskararen pizgarri" gaiaren inguruan. Ekitaldia 19:00etan izango da.

Izen ematea zabalik

Solasaldietan parte hartzeko ez da matrikularik egin beharko. Ikastaro edo tailer laburretako formakuntza jasotzeko, berriz, ume.aiaraldea.com helbidean egin beharko da osteguna baino lehen.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide