Sergio Escribanok lagundu du I. Nazioarteko Guda Zibileko Arkeologia Kongresuan

Erabiltzailearen aurpegia Edorta Moreno Martin 2014ko aza. 18a, 12:12

Laudion finkaturiko Sergio Escribano Ruiz arkeologo eta irakasleak zein EHUko beste hainbat arduradunek antolaturik, datorren abenduaren 9tik 13ra bitarte mundu osoko I. Gerra Zibiliko Arkeologia Kongresua egingo da Gasteizen. Kongresua EHUko Letren Fakultateko Ondare Eraikiaren taldearen zuzendaritzaren pean atera da aurrera.

Laudion finkaturiko Sergio Escribano Ruiz arkeologo eta irakasleak zein EHUko beste hainbat arduradunek antolaturik, datorren abenduaren 9tik 13ra bitarte mundu osoko I. Gerra Zibiliko Arkeologia Kongresua egingo da Gasteizen. Kongresua EHUko Letren Fakultateko Ondare Eraikiaren taldearen zuzendaritzaren pean atera da aurrera.

Lau egun hauetan zehar, Gasteizko Letren Fakultateko areto nagusira urreratzen direnek 1936 eta 1939 bitarteko gerra zibilari loturiko hamaika ikerketa arkeologikoren berri jasotzerik izango dute baita arkeologiaren esparru honek egun bizi dituen nolakotasunen inguruan zerbait berririk jakiteko ere. Ez da gutxiagorako izango, izan ere, Espainia guztitik nahiz mundu zabaletik eta Atlantikoko bi ertzeetatik iritsitako hainbat eta hainbat adituk gauzatuko dituzte hitzaldiak.

Era berean, eta aditu akademikoetatik haratago, Gerra Zibileko ondarearen zainketan diharduten zenbait herri-elkartetako kideek ere bertaratu eta euren lanen berri emateko gonbita jaso dute. Horren adibide dira, esate baterako, eta Aiaraldetik aski gertu, Burdin Hesia Ugaon izeneko elkarteko bultzatzaile diren Iñaki García Uribe edota Ricardo Zárate Casado ugaoarrak; herriak berak bere ondarearen mantenuan duen erantzukizun eta parte-hartzeaz jardungo direlarik.

Esan beharrik ez dago, gure eskualdean eta inguruetan historiaren tarte honek atzetik utzitako arrasto eta aztarnak kontuan hartzeko modukoak direla eta, tamalez, honako hauek ez direla behar bezain sakon ikertu. Halere, badira instituzio, banako nahiz kolektiboen aldetik egin diren azterketa lanak Laudioko Burdin Hesiaren atontzea, Laudio Memoria elkarteak buruturiko lana edota Joseba Egigurenek Urduñako kontzentrazio esparruaren inguruan kaleraturiko liburua besteak beste.

Kongresua hurrengo urteotan errepikatzeko asmoa dute antolatzaileek.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide