"Bertxiosaio musikatua" egongo da ostegunean Laudion

Erredakzioa 2014ko aza. 17a, 07:53

Udazkeneko Multimedia Eskolen baitan "Bertxiosaio musikatua" antolatu du Aiaraldea Komunikazio Leihoak azaroaren 20an. Hitzordua 20:00etan izango da, eta kantuan Miren Amuriza, Ander Solozabal eta Oihana Bartra ariko dira. Bertsolariek Izar Mendiguren izango dute aurkezle. Igor Arzuagak eta Txema Isasik, aldiz, musika jarriko diote emanaldiari. Ikuskizuna Zubiaur kalean izango da, Arrañope eta Iluntze tabernen artean.

Gaiak twitter bidez

Udazkeneko Multimedia Eskolen baitan "Bertxiosaio musikatua" antolatu du Aiaraldea Komunikazio Leihoak azaroaren 20an. Hitzordua 20:00etan izango da, eta kantuan Miren Amuriza, Ander Solozabal eta Oihana Bartra ariko dira. Bertsolariek Izar Mendiguren izango dute aurkezle. Igor Arzuagak eta Txema Isasik, aldiz, musika jarriko diote emanaldiari. Ikuskizuna Zubiaur kalean izango da, Arrañope eta Iluntze tabernen artean.

Gaiak twitter bidez

Ez da izango, ordea, bertsosaio arrunta. Ekitaldi parte-hartzailea izango da, gaiak twitter bidez jarriko baitituzte erabiltzaileek. Horretarako, "#bertxiosaioa" hitz gakoa eta "@aiaraldea" aipatu beharko dituzte mezuetan. Gaiak proposatzeko aukera osteguna bitarte egongo da, edo saioan zehar.

Udazkeneko Multimedia Eskolek laugarren edizioa izango dute aurten. Helburua multimediak eta puntako teknologiekin komunikazioa eraginkortzeko baliabideak euskaraz eskaintzea da. Horretarako, tailer eta solasaldi ezberdinak planteatu dituzte. Horien artean daude larunbatean Amurrion eta Laudion egingo dituzten ikastaroak. Bertan, mugikor bidezko laburmetraiak, aldizkari digitalak nola sortu, drone helikoptero bidezko grabaketak eta 3D inprimakiak landuko dituzte. Tailerretako izen-ematea ume.aiaraldea.com webgunean egin behar da.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide