Asteburuko zinema eskaintza eskualdean

Erabiltzailearen aurpegia Lander Arteaga Egiluz 2014ko aza. 13a, 06:00

Astero bezala, aste-bukaerarekin batera zinema heltzen da eskualdera. Herri guztietan zinema emanaldiak ez badira ere, aste honetan hiru herrik izango dituzte emanaldiak: Laudio, Orozko eta Amurrio.

Relatos salvajes

Laudion, larunbatean, azaroak 15, Lanbide Heziketa Eskolan arratsaldeko 17:30ean eta 20:00etan, Ricardo Darín antzezle argentinarraren azkenengo lana: Relatos Salvajes.

Astero bezala, aste-bukaerarekin batera zinema heltzen da gure eskualdera. Herri guztietan zinema emanaldiak ez badira ere, aste honetan lau herrik baieztatu dituzte emanaldiak: Laudio, Orozko eta Amurrio.

Relatos salvajes

Laudion, larunbatean, azaroak 15, Lanbide Heziketa Eskolan arratsaldeko 17:30tan eta 20:00tan, Ricardo Darín aktore argentinarraren azken lana: Relatos Salvajes.

Argentinar pelikula honek, 1985tik 1987ra Estatu Batuetan ikusgai egondako telesail bat du oinarri: Steven Spielberg-en Kontakizun harrigarriak. Sei istorioz osaturiko film honek, bere protagonistak kontrolik gabeko egoeretara bultzatuko ditu, gertaerak kontakizun basatietan bilakatuz.

Damián Szifrón zuzendari argentinarraren azken pelikula, Relatos Salvajes, Ricardo Darín du aktore nagusia eta beldurra protagonista nagusiena.

Manzanas, pollos y quimeras

Laudion ere, kasu honetan,asteartean, azaroak 18, Lanbide Heziketa Eskolan ere, baina arratsaldeko 18:30tan, Laudioko Zine eta Emakumea Mostra-ren emanaldia berri bat: Manzanas, pollos y quimeras.

Ginear eta espainiar dokumental honek emakume ezberdinenen istorioa kontatzen du: tabernari batena, abeslari batena, sukaldari batena, kazetari batena, nekazari batena, … Espainiara etortzeko euren arrazoiak, aurretik zuten ikuspuntua, zer aurkitu duten eta nola egin zuten aurrera kontatuko dute. Indarrez beteriko istorio hunkigarriak.

Campanilla, hadas y piratas

Orozkon igandean, azaroak 16, Donibane Aretoan arratsaldeko 16:30ean, ohiko den moduan, etxeko txikientzako zinema emanaldia: Campanilla, hadas y piratas.

Peter Pan-en kidea den Campanilla maitagarriaren abentura berri bat, kasu honetan, Maitagarrien mundua salbatzeko borroka batean; Zarina maitagarria errauts magikoak lapurtu eta Garfio kapitain gaztea buru duten piratekin bat egingo bai du. Campanilla eta beste maitagarriak errauts magikoa berreskuratzeko bidaia martxan jarriko dute.

Umeei zuzendutako abenturaz eta umorez beteriko pelikula dibertigarria.

Lucy

Orozkon ere, igandean, azaroak 16, arratsaldeko 19:00ean, ohi bezala Donibane Aretoan, Luc Besson eta Scarlett Johansson-en azken pelikula: Lucy.

Lucy izeneko gazte batek “mula” giza lan egiten du, drogak bere gorputzaren barruan gordetzen. Egun batean, barruan duen droga poltsa bat puskatzean, ospitalean amaitu beharrean bere gorpua aldatzen hasiko da: botere telekinetikoak, minik sentitu ez, abiadura ikaragarri bat edota beste hainbat botere izugarriak.

Luc Besson zuzendari frantziarraren azken lana, Scarlett Johansson eta Morgan Freeman ditu protagonista nagusiak. Hasiera batean espero dena baino askoz gehiago ematen duen pelikula ikusgarri bat.

Rio 2

Aiaraldean asteburu honetan egongo diren emanaldiekin amaitzeko, Amurriora goaz. Kasu honetan, igandean, azaroak 16, arratsaldeko 17:30tan, Amurrioko Antzokian,  herriko txikienei zuzendutako animaziozko pelikula dibertigarri bat: Rio 2.

Blu, Perla eta euren hiru seme-alabak lasai lasai bizi dira Rio de Jainerioko hirian. Hala ere, Perlak ez du gustuko bere seme-alabak euren jatorriaz ezer ez ezagutzea eta hori konpontzeko Amazonas oihanera bizitzera joatea erabakitzen dute.

Rio filmaren jarraipen honek, aurreko pelikularen ildoa jarraitzen du; umorez beteriko istorio dibertigarri bat aurkeztuz. Carlos Saldanha da berriro zuzendaria, etxeko txikien gozamenerako eraikitzako lan honetan.

Betibú

Amurrion ere, igandean, azaroak 16, arratsaldeko 19:30tan eta astelehenean, azaroak 10, 20:00tan, ohi bezala Amurrioko Antzokian, Argentina eta Espainiatik heltzen den thriller kriminal bat: Betibú.

La Maravillosa auzo elitistan bizi den Pedro Chazarreta hilik agertzen da bere etxean, lepoa moztuta eta eskuetan hutsik dagoen whisky botila bat eta odolez beteriko aizto bat duela. Bere burua hil duelaren susmo guztiak badaude ere, pixkanaka pixkanaka zalantzak handiagoak izango dira. El Tribuno egunkariak bidalitako idazle eta kazetari gazte bat susmo txarra duen suizidio hau ikertzen hasiko dira.

Alberto Ammann eta Jose Coronado espainiarrak dira thriller argentinar honen protagonista ezagunenak. Misterioz beteriko hilketa baten intrigaz beteriko ikerketa.

 

Fitxa teknikoak

Relatos salvajes

Zuzendaria: Damián Szifrón

Gidoilaria: Damián Szifrón

Aktoreak: Ricardo Darín, Liliana Ackerman, Luis Manuel Altamirano García, Alejandro Angelini…

Argentina eta Espainia, 2014. 122 minutu.

Manzanas, pollos y quimeras

Zuzendaria: Inés Paris

Gidoilaria: Inés Paris

Aktoreak: Nicole Ndongala, Piruchi Apo, Edith Mbella…

Ginea eta Espainia, 2013. 83 minutu.

Campanilla, hadas y piratas

Zuzendaria: Peggy Holmes

Gidoilaria: Jeffrey M. Howard eta Kate Kondell

Aktoreak: Mae Whitman, Christina Hendricks, Tom Hiddleston…

AEB, 2014. 78 minutu.

Lucy

Zuzendaria: Luc Besson

Gidoilaria: Luc Besson

Aktoreak: Scarlett Johansson, Morgan Freeman, Min-sik Choi…

Frantzia, 2014. 89 minutu.

Rio 2

Zuzendaria: Carlos Saldanha

Gidoilaria: Don Rhymer, Carlos Kotkin, Jenny Bicks, Yoni Brenner eta Carlos Saldanha

Aktoreak: Jesse Eisenberg, Anne Hathaway, Jemaine Clement …

AEB, 2014. 101 minutu.

Betibú

Zuzendaria: Miguel Cohan

Gidoilaria: Ana Cohan, Miguel Cohan eta Claudia Piñeiro

Aktoreak: Mercedes Morán, Daniel Fanego, Alberto Ammann, Jose Coronado…

Argentina eta Espainia, 2014. 100 minutu.

 

 

 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide