Eskualdeko 75 lagun aritu ziren igandean Euskal Herriko oinezko lasterketarik jendetsuenean. Josu Apraiz eta Mari Carmen San Juan laudioarrak izan dira haien artean azkarrenak.
Pasa den igandean atletismoko euskal proba klasikoen artean klasikoena eta herrikoiena jokatu zen: Irungo Behobia auzoa eta Donostiako erdigunearen arteko 20 kilometroak zeharkatzen dituen Behobia-Donostia lasterketa.
Aurtengoa edizio berezia izan da gainera, probak bere 50. urteurrena bete duelako. Izena eman zuten 30.700 korrikalarietatik 26.427k lortu zuten amaitzea, tartean gure eskualdeko 75 lagunek.
Parte hartu zuten aiaraldearren artean adin askotako eta maila askotako gizon-emakumeak topatu ditzakegu eta, denetan azkarrenak, Laudioko Josu Apraiz (1:10:51) eta Mari Carmen San Juan (1:34:01). Josurentzat zazpigarren Behobia izan da, 2007tik denetan izan baita, iazkoan izan ezik, eta gainera bere markarik onena berdintzea lortu du. Adierazi duenez, berarentzat “lasterketa ikusgarria da, bai antolakuntzagatik bai dagoen giroagatik; izan ere, kaleak ikuslez beterik daude eta etengabe animatzen dute”. Bereziki nabarmentzen du Errenteriatik pasatzean zegoen giroa, “oilo-ipurdia jartzeko modukoa”, bere ustez.
Hala uste du Isabel Balado amurriarrak ere; “lasterketan zehar dagoen animazioa ikaragarria da”, esan dio Aiaraldeari, eta horregatik hain zuzen “merezi du parte hartzea”. Isabelen ustez, proba oso ondo antolatua egon arren “jatekoa eta edatekoa apur bat eskasa da, inskripzioa egiteko ordaintzen dena ikusita. Egiten duen laugarren aldia izan da berarentzat eta 1:44:45eko marka egitea lortu du, oso
Isabel zein Josu eskarmentu handikoak badira Behobia-Donostian, esperientzia ezberdina izan da Axular Etxeberria laudioarrarentzat: "duela 10 urte parte hartu banuen ere lehenengo aldia balitz bezala bizi izan dut", adierazi digu. Bere ustez kirola baino zerbait gehiago ere bada Behobia, “aitzakia polita asteburuko plana egiteko aurreko egunetik joan, lasterketa ostean familia edo lagunekin bazkaldu”. Pozik amaitu du proba Axularrek, ordubete eta 44 minutuan berak ere. Esan duenez, "helburu errealista” jarri zuen, “lasterketa bukatu eta entrenamenduetako erritmoari eutsi, gehiegi berotu gabe”.
Eskualdeko sailkatuak:
100 JOSU APRAIZ ETXEZARRAGA 01:10:51
102 ÁLVARO BARRAL MARÍN 01:11:01
108 IGOR CASTILLO RUIZ 01:11:11
1037 JUANJO OTAOLA ALDAY 01:20:08
1146 DAVID CASTRO TEJEDOR 01:20:45
1150 GORKA CONTADOR FUENTE 01:20:47
1256 SERGIO MARIGORTA PEREZ 01:21:19
1485 GORKA ABASCAL MUÑOZ 01:22:30
1542 DAVID LÓPEZ NAVARRO 01:22:40
1648 GALDER HERNANDEZ BERGANTIÑOS 01:23:05
1956 JUAN MARI YANDIOLA IDIRIN 01:23:55
2095 SERGIO SANCHEZ ARROYO 01:24:17
2515 ELEDER IBARROLA BARANDICA 01:25:29
2524 JULEN IDIRIN GONZALEZ 01:25:30
2570 IVAN MOLINILLO OÑATE 01:25:38
2687 AITOR BARANDIKA ESPARZA 01:25:56
3615 JUAN JOSE HERNANDEZ SANCHEZ 01:28:03
3654 ASIER FERNANDEZ SANTA CRUZ 01:28:08
3781 JURDAN LINAZA ALONSO 01:28:23
3925 JOXEAN OTEGI DUÑABEITIA 01:28:41
4270 IÑAKI ALDAMA EPELDE 01:29:16
4743 ROBERTO ALVAREZ ESCANCIANO 01:30:03
4901 ENDIKA MARTIN GUINEA 01:30:20
5083 EGOITZ PIKAZA OLABARRIA 01:30:42
5262 IÑIGO ORIBE TXABARRI 01:31:00
5281 ALBERTO UGARTE ARZA 01:31:02
5368 MIKEL SALGADO IMAZ 01:31:11
5590 JUAN CARLOS ASTORGA BURGO 01:31:35
5781 URTZI MAYO ETXEBARRIA 01:31:56
6084 XABIER GOTIA ARITXA 01:32:26
6289 JOSE VARGAS BENITO 01:32:45
6698 ALFONSO OLABARRIETA GORROTXATEGI 01:33:29
6738 IÑAKI ALDAMA IRABIEN 01:33:33
6985 ASIER BILBAO LEDESMA 01:33:55
7028 MIGUEL ANGEL ZORRILLA MURO 01:33:59
7039 MARI CARMEN SAN JUAN URKIJO 01:34:01
7492 IGOR CAMINO ALONSO 01:34:45
7877 ANDONI RODRIGUEZ ORUE 01:35:17
8251 JOSEBA MENDIBIL SOLIS 01:35:50
8717 IÑIGO GONZALEZ DE TEJADA PEREZ 01:36:29
8870 ANDONI ETXEZARRAGA RODRIGUEZ 01:36:44
8986 ARITZ AMORRORTU ETXEBARRIA 01:36:53
10021 JESUS ANGEL FERNANDEZ MARAÑON 01:38:23
10023 EDER IBAÑEZ SAMPEDRO 01:38:24
11606 IÑAKI FERNANDEZ UGARTE 01:40:29
12488 IÑIGO CARBALHO PICAZA 01:41:46
12563 OSCAR MARTINEZ MENDEZ 01:41:53
12895 ALICIO GONZALEZ FUENTES 01:42:20
13063 AXIER ECHEVARRIA QUINTANA 01:42:36
13349 PATXI PAGAZAURTUNDUA ARBAIZAGOITIA 01:43:00
13589 ARKAITZ PÉREZ CAMPO 01:43:19
13609 JOSE LUIS VAZQUEZ GARCIA 01:43:21
14023 GUILLERMO POSADA BIEL 01:43:57
14063 ALAIN LATA CALAVIA 01:44:01
14102 AXULAR ETXEBERRIA AGIRRE 01:44:04
14573 ANTONIO BARCELO GOMEZ 01:44:43
14596 ISABEL BALADO CASAL 01:44:45
15579 UNAI OLABARRIA PICAZA 01:46:15
16412 JUAN AGUSTIN RUIZ VIRIZUELA 01:47:32
17008 BITTOR IMANOL LLANO HERNAIZ 01:48:27
17217 ALVARO LLORENTE JIMÉNEZ 01:48:45
17689 HUGO GARCIA MIGUEL 01:49:32
18110 ELIA SANCHEZ CESPEDES 01:50:16
18126 ITXASO UGARTE OZAETA 01:50:18
18135 IÑAKI ARREGI AÑIBARRO 01:50:19
18143 PATXI ARREGI AÑIBARRO 01:50:20
18355 OSKAR LORZ GARCIA 01:50:42
19024 ARANTZA BURUTXAGA IBARRETXE 01:51:57
19251 LAURA RODRÍGUEZ RODRÍGUEZ 01:52:23
19815 ESTIBALIZ SANTOS ANDRÉS 01:53:25
19957 IRAIDE IZAGA UGARRIZA 01:53:42
22565 ALFREDO GÓMEZ MARCOS 01:59:15
22945 JANIRE PÉREZ ETXABE 02:00:24
24094 AITOR FERNÁNDEZ EGILUZ 02:04:39
26398 FERNANDO ALVAREZ ESCANCIANO 11:35:32
Sailkapen orokorrei dagokienez, Lanzaroteko Jose Carlos Hernandez (1:01:37) eta Vanesa Veiga galiziarra (1:09:58) izan ziren probako garaileak. Irristalarien artean Alberto Aleman (43:27) eta Saray Narvaez (45:33) izan ziren azkarrenak. Gutxituetan, Yannick Graet gailendu zen handbikean (39:51), Alberto Baptista gurpildun aulkian (1:01:30), Alberto Suarez B1 ikusmen urritasuna dutenen artean (1:06:43), Alberto Suarez B2 ikusmen urritasuna dutenen artean (1:06:43), Jose Luis Bustingorri korrikalari ezgaituetan (1:18:26) eta Serafin Zubiri irristaketan (1:02:18).