Emakumeen aurkako indarkeriaren kontrako nazioarteko eguna dela eta, ekintza desberdinak prestatu dira Artziniega eta Laudion azaroaren 25aren inguruan.
Artziniegan, azaroaren 24aren goizean hitzaldia egongo da Norma Vazquez-en eskutik, gaztaroan eta bikoteetan biolentziaren inguruan. Azaroaren 25ean, Toti Martinez de Lezea idazlea emango du hitzaldia museoan.
Laudion, ekintzekin hasteko, azaroaren hamabian, 18:30etan "harreman afektibo sexualak espetxean: Askatasun (G)une?" hitzaldia egingo da. Ekintzekin jarraitzeko, “Laudiotik mundura, mundutik laudiora: maratoi gastronomiko kultur anitza” ekintza prestatu da, azaroaren 17 eta 24a diren astelehenetan banatuta; Azaroaren 17an, arratsaldeko seiretan, Ekuadorreko Rosa Ascanta egongo da, eta zazpi eta erdietan, Indiako Ashok Kumar. Sukaldaritza integrazio eta harremanetarako erreminta gisa hartuta, munduko leku desberdinetan jaiotako laudioarrak burutuko dute ekintza. Azaroaren 18an, LHUIan arratsaldeko sei eta erdietan, doako zinema emanaldia egongo da, “Manzanas, pollos y quimeras” pelikularekin. Azaroak 20 eta 21ean, arratsaldeko 18:30etan ere, bikote harremanetako indarkeria emozionalari buruzko tailerra egongo da kultur etxean, Diana Ibargutxi eta Raquel Font psikologo klinikoen eskutik. Azaroak 21ean, 17:30etan, ipuin kontalaria egongo da, “Uxue eta Aimar elkarrekin” ipuina kontatzen. Aste horretako igandean, autodefentsa tailerra egongo da, goizean (10:0-14:00) eta aratsaldean (15:30-19:30), Granja udal kiroldegian eta 3 euroren truke. Hurrengo asteko asteartean, 25ean, argazki erakusketa, artile ekintza (Lamuza parkean 11:30etan), “La Demora” filma (17:0etan LHUIan) eta elkarretaratzea herriko plazan (19:30). Ostegunean, “La máquina del dueño” antzerkia egongo da 18:30etan forumaren aterpean. Larunbatean, “Loreak” filma egongo da ikusgai LHUIan 17:30etan eta 20:00etan. Amaitzeko, abenduaren 4an, osteguna, Zubiko etxean (hamarretatik ordu bietara) lan esparruan gerta daitezkeen abusu sexualei buruzko tailerra egongo da.
Laburbilduz, ekinza desberdinak prestatu dira Artziniega eta batez ere Laudion, azaroaren 25ean ospatzen dugun Emakumearen aurkako indarkeriaren aurkako nazioarteko eguna dela eta.