Badator laugarren Udazkeneko Multimedia Eskola

Erredakzioa 2014ko aza. 11a, 07:34
Aiaraldea Komunikazio Leihoak Udazkeneko Multimedia Eskolak antolatu ditu laugarrenez. Helburua komunikazio tresnen inguruko formakuntza eskaintzea da, puntako teknologiak ematen dituen aukerak norbanako, elkarte edo interesa duenari euskaraz ezagutaraziz. Horretarako Basalarrina euskaldunen topagunearekin elkarlanean ekitaldi ezberdinak prestatu dituzte.
Aiaraldea Komunikazio Leihoak Udazkeneko Multimedia Eskolak antolatu ditu laugarrenez. Helburua komunikazio tresnen inguruko formakuntza eskaintzea da, puntako teknologiak ematen dituen aukerak norbanako, elkarte edo interesa duenari euskaraz ezagutaraziz. Horretarako Basalarrina euskaldunen topagunearekin elkarlanean ekitaldi ezberdinak prestatu dituzte. Aurtengo edizioak lau formatu izango ditu: tailerrak, ikastetxeetako multimedia-rallyak, solasaldiak eta bertxiosaio musikatua. Hala, azaroaren 20tik 28ra zazpi ekitaldi ezberdin egingo dira. Amurrio eta Laudioko ikastetxe ezberdinetan multimedia rallyak egingo dira. Hala, DBHko bigarren zikloko ikasleek hiru orduko rallyan gidoigintza, argazkigintza, bideogintza eta mugikor bidezko streammingak landuko dituzte. Horretarako, ikastetxean bertan txoko ezberdinak egokituko dituzte.
 
Azaroaren 20an "Musika taldeentzat multimedia plataformak" solasaldia egingo da Amurrioko Kultur etxean. Hitzordua 17:30ean izango da. Laudion, berriz, "berTXIOsaio musikatua" egongo da 20:00etan Zubiaur plazan. Kantuan Miren Amuriza, Oihana Bartra eta Ander Solozabal ariko dira, aurkezle Izar Mendiguren eta musikari gisa Igor Arzuaga eta Txema Isasi. Gaiak, ordea, ikusleek jarriko dituzte twitter sare sozialaren bitartez #bertxiosaioa eta @aiaraldea aipatuta.

Biharamunean, azaroaren 21ean, "Umorea, musika eta multimedia euskararen pizgarri" mahaingurua egingo dute Laudioko Basalarrina elkartean 19:00etan. Hizlariak Jon Gotzon (Euskadi Gazteako Di-da saioko esataria) eta Zuriñe Hidalgo (Hesian taldeko abeslaria) izango dira.
 
Lau tailer egun bakarrean
Tailer guztiak larunbatean izango dira, azaroaren 22an. Amurrioko kultur etxean gazteentzako mugikor bidezko laburmetrai tailerra egingo dute 11:00etatik aurrera. Leku eta ordu berean izango da "Aldizkari digitalak nola sortu" ikasteko tailerra ere. Laudion, berriz, Basalarrina elkartea bilakatuko dute tailerren topaleku. 11:00etan Hub Impact proiektua eta filosofia aurkeztuko dute, eta 12:30ean Drone helikoptero bidezko grabazioak nola egin ikasteko aukera egongo da.

Tailerretan parte hartzeko izen-ematea beharrezkoa da.Horretarako ume.aiaraldea.com webgunean matrikulatzeko aukera egongo da. Adierazi dutenez, Udazkeneko Multimedia Eskolen jarraipena www.aiaraldea.com-eko Komunitatearen Plazan egingo dute. Sare sozialetan, aldiz, #UME2014 hitz-gakoa erabiliko dute.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide