Arabako Foru Aldundiaren jarrerak kolokan jartzen ditu araztegi berriak

Erredakzioa 2014ko aza. 6a, 13:12

Hedabideek zabaldu dute Javier de Andres Arabako Ahaldun Nagusiak adierazi duela Basaurbe eta Markixanako araztegiak eraikitzeko lursailak erosteko prest ez dagoela. Guztira 1,2 milioi euro inguru erabiliko beharko lituzke aldundiak, inbertsioaren erdia. Beste erdia, URA agentziaren -hau da, Eusko Jaurlaritza- esku geratuko litzateke eta agentziak dirua prest dagoela iragarri du.

De Andresen ustez 1994. urtean egindako akordioak ez du esaten Arabako Foru Aldundiak lursailak erosi behar dituen.

Josune Irabien, itxaropentsu

Hala ere, Josune Irabien Amurrioko alkateak azaldu du baikorra dela eta espero duela araztegien eraikuntzak aurrera egitea.

Irabienek erantsi du 1994. urtekoa ez dela sinatu den akordio bakarra eta Urduñako kasuarekin alderatu du. Urduñan Bizkaiko Foru Aldundiak lagundu zuen araztegia egiten. Beraz, espero du Arabako Foru Aldundiak arduraz jokatzea.

Amurrioko alkateak adierazi du asko atzeratu dela araztegien eraikuntza eta erakunde guztiak ados jartzea zaila izan dela, beraz, ez lukeela zentzurik berriro ere -2004. urtean gertatu zen bezala- proiektua bertan behera geratzea.

Goi Nerbioiko ura

Basaurbe eta Markixanako araztegien helburua da Goi Nerbioko urak garbitzea, hainbat puntutan errekara araztu gabe isurtzen baitira.

Espainiako Gobernuak konpromisoa hartu du eta dirua bideratuko du lan horietara, baina 2015ean hori gauzatzeko lursailen desjabetzeak ahalik eta lasterren egitea beharrezkoa da.

URA agentziak desjabetzeek suposatzen duten inbertsio erdia ordaintzeko prest dagoela iragarri du.

20 milioi euro balioko du araztegi bakoitzaren eraikuntza, 40 inguru guztira.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.

Izan bazkide