Fracking Ez Aiaraldea plataformak 5.000 sinadura baino gehiago jaso ditu eskualdean haustura hidraulikoaren aurkako herri ekimen legegilea babesteko. Hori dela eta kolektiboak eskerrak eman nahi izan du. Hedabidetan eta sare sozialetan bere esker ona adierazi ez ezik, kartela ere inprimatu dute. Bertan herri bakoitzean jasotako sinadura kopurua zehaztu dute eta erroldarekin alderatu dute:
Arrankudiaga-Zollo: 235 sinadura, erroldaren %29,9.
Aiara: 441 sinadura, %19,4.
Amurrio: 1.516 sinadura, %18,5.
Arakaldo: 12 sinadura, %11,8
Artziniega: 206 sinadura, %14,5.
Laudio: 1.937 sinadura, %12,8.
Okondo: 154 sinadura, %17,1.
Orozko: 360 sinadura, %18,1.
Urduña: 514 sinadura, %15,3.
Sinadura guztiak irailaren hasieran aurkeztu dituzte Eusko Legebiltzarrean, guztira 103.000 pertsona baino gehiagok sinatu zuten.