Tubacex-ek IBF enpresa italiarraren kapitalaren %65 erosi du, eta gainontzeko %35 erosteko asmoa berretsi. Erosketa horrekin Tubacex-ek mundu mailako hodi hornitzaile nagusia bilakatzeko pausoak eman nahi ditu.
Tubacexek bezala, altzairuzko hodiak egiten ditu IBFk. Italia iparraldean bi lantegi ditu enpresa horrek, eta JSI enpresa txinatarren kapitakaren %29,3aren jabe da. Orotara 300 langile ditu IBFk, eta iaz 135 milioi euro baino gehiago lortu zituen.
Erosketa "estrategikoa"
Uztailetik darama Tubacex IBF erosi nahian. Enpresaren arduradunek adierazi dute erosketa "estrategikoa" dela Asiako gas eta petroleo sektoreetan indarra hartzeko. Bi enpresen bateratzea urtarrilaren 1etik aurrera gauzatuko da. Tubacex-etik adierazi dute xehetasun gehiago emango dituztela datorren azoaren 11an.