Astero bezala, aste-bukaerarekin batera zinema heltzen da gure eskualdera. Herri guztietan zinema emanaldiak ez badira ere, aste honetan hiru herrik baieztatu dituzte emanaldiak: Orozko, Laudio eta Amurrio.
Film laburren emanaldia
Orozkon, ostiralean, urriak 31, arratsaldeko 18:30tan, Donibane Aretoan, Supelaur Kultur Elkarteak film laburren emanaldia antolatuko du. Guztira bost lan egongo dira ikusgai: Cuando los angeles vuelan (Pai Aparicio, 16 min), Time out (Mohamed M’hambi, 4 min), Minuto 102 (Alae El Amaroui eta Alex Waudby, 10 min), Gosea (Itziar Cantero), eta 8mm-ko ERREPIDEA (Kimino Kolektiv, 18 min).
Las aventuras de Peabody y Sherman
Orozkon ere, baina igandean, azaroak 2, arratsaldeko 16:30tan, ohi bezala Donibane Aretoan, etxeko txikiei zuzendutako pelikula: Las aventuras de Peabody y Sherman. Peabody jauna, munduko txakurrik azkarrena da, eta eskaera amaigabe askoren ostean, bere azken helburua lortuko du: ume bat semetzat hartzea. Biek batera abentura amaigabe pila biziko dituzte, Peabody jaunaren asmakizun batekin: Atzera buelta izeneko denboran bidaiatzeko makinarekin. Hauxe da, Dreamworks-en azken animaziozko filmaren istorio xelebre eta dibertigarria. Zineman une bikain eta entretenigarri bat pasatzeko aukera ona.
Carmina y amén
Eta azkenik, Orozkon ere, igandean, azaroak 2, arratsaldeko 19:00tan, Donibane Aretoan ere, Paco León espainarra zuzendari giza egindako azken pelikula: Carmina y amén. Carmina, bat-batean, alargun gelditzen da. Senarra hil egin da, bera eta euren seme-alabak bakarrik utziz. Baina momentuan, Carmina euren arazo guztiak konponduko dituen plan bat martxan jarriko du, arazo bakar batekin: bere alaba Mariarekin batera, hildakoaren gorputza bi egunez ezkutatu beharko dutela. Carmina o Revienta filmaren jarraipen honek, León familia batzen du berriro: Paco León zuzendari giza eta Carmina Barrios, bere ama, eta María León, bere arreba, protagonista giza. Komedia dibertigarri bat, soilik.
Boyhood
Laudion, larunbatean, azaroak 1, Lanbide Heziketa Eskolan arratsaldeko 17:30tan eta 20:30tan, pelikula bitxi bezain interesgarri bat: Boyhood. 12 urtetan zehar filmatutako pelikula honek, sei urteko Mason umearen bizitza jarraitzen du. Aldaketaz beteriko bizitza bat; etxe-aldairak, ezkontzak, ikastetxe ezberdinak, lehenengo amodioak, lehenengo etsipenak, hankaz gora jartzen diren harremanak, une zoragarriak, momentu beldurgarriak eta, oro har, ustekabeak eta urratzeak nahasten dituzten bizipenak. 12 urte, baina 39 filmaketa egun soilik izanda, Richard Linklater zuzendariaren lan honek Ellan Coltrane, Patricia Arquette eta Ethan Hawke ditu protagonista nagusiak. Guztiz gomendagarria den bitxikeri zoragarri bat.
81 amama
Laudion ere, kasu honetan,asteartean, azaroak 4, Lanbide Heziketa Eskolan ere, baina arratsaldeko 18:30tan, Laudioko Zine eta Emakumea Mostra-ren emanaldia berri bat: 81 amama dokumentala. Lan honen bitartez gure hurbileneko amama generazioari hurbilduko gara, amama-biloba transmisio formetan sakonduz. Euskal Herriko herrialde ezberdinetako amamak eta bilobak izango dira gure protagonistak. Beraien baserritik alde egin eta bizitzaren gako izan duten horren gainbehera urtez urte ikusi duten zuzeneko lekukoak dira gure amamak, belaunaldi hori izan da bizitza tradizionalaren gordailu izan den azkenengoa. Emanaldiaren ostean, Izaro Glez. Ieregi zuzendariarekin zine foruma.
Las nuevas aventuras de la Caperucita Roja
Amurrion, igandean, azaroak 2, arratsaldeko 17:30tan, eta ohi den moduan, etxeko txikinei zuzendutako zinema emanaldia; istorio klasiko baten jarraipena: Las nuevas aventuras de la Caperucita Roja. Txanogorritxu Hood anaitasunarekin entrenatzen dabilen bitartean, Flippers Giron, “Beti zoriontsu” elkartearen buruaren, eskaera bat jasotzen du: Otsoarekin batera, Hansel eta Gretel anai-arreben desagerketa misteriotsua ikertzea. La increíble pero cierta historia de Caperucita Roja pelikularen jarraipen hau, onerako eta txarrerako, animaziozko filma entretenigarri bat da soilik.
Mil veces buenas noches
Amurriora ere, igandean, azaroak 2, arratsaldeko 19:30tan eta astelehenean, azaroak 3, 20:00tan, ohi bezala Amurrioko Antzokian, europar film bat: Mil veces buenas noches. Rebecca munduan zehar sortzen diren borroka eta gatazka ezberdinetan aditua den berri-emaile bat da, egunero lankide ezberdinen heriotzei aurre egitera ohituta dagoena. Hala ere, bere buruan zalantzak sortzen hasi dira: bere lana berez zerbaiterako balio al du? Bere bizitza kolokan jartzen den unean, bere senarrak eta alabak ultimatum bat aurkeztuko diote: bere lana edo bere familia. Drama hunkigarri eta sakon bat, lana eta familiaren arteko borroka isilaren kontakizuna.
Astero bezala, zinemaren magiaz gozatzeko aukera bikainak gure eskualdean!
Fitxa teknikoak
Las aventuras de Peabody y Sherman
Zuzendaria: Rob Minkoff
Gidoilaria: Craig Wright eta Jay Ward
Aktoreak: Ty Burrell, Max Charles, Stephen Colbert…
AEB, 2014. 92 minutu.
Zuzendaria: Paco Leon
Gidoilaria: Paco León
Aktoreak: Carmina Barrios, María León, Paco Casaus…
Espainia, 2014. 93minutu.
Zuzendaria: Richard Linklater
Gidoilaria: Richard Linklater
Aktoreak: Ellar Coltrane, Patricia Arquette, Ethan Hawke…
AEB, 2014. 93 minutu.
Zuzendaria: Izaro Glez. Ieregi
Aktoreak: Ane Glez. Ballarin, Haizea Bengoetxea, Maite Mentxaka eta Olatz Sarria…
Euskal Herria, 2013.
Las nuevas aventuras de la Caperucita Roja
Zuzendaria: Mike Disa
Gidoilaria: Cory Edwards, Todd Edwards, Tony Leech eta Mike Disa
Aktoreak: Hayden Panettiere, Glenn Close, Patrick Warburton…
AEB, 2011. 86 minutu.
Zuzendaria: Erik Poppe
Gidoilaria: Erik Poppe, Harald Rosenløw-Eeg eta Kirsten Sheridan
Aktoreak: Nikolaj Coster-Waldau, Juliette Binoche, Maria Doyle Kennedy…
Norvegia, Irlanda eta Suedia, 2013. 117 minutu.