Arabako elizak, faunaren babesleku

Gustavo Abascalek azpimarratu du naturayala blogean elizek izan duten garrantzia zenbait animalien iraupena bermatzeko. Egun egiten ari diren obrek arriskuan jartzen dute orain arte egindakoa:

"Azken urteotan asko dira eraberritu dituzten etxeak, baserriak, estalpeak, ukuiluak eta zubiak edo harresiak bezalako eraikuntzak eta leku horiek babesteko eta umetzeko erabiltzen duen fauna aberatsa eta anitza kanporatu du horrek.

Gustavo Abascalek azpimarratu du naturayala blogean elizek izan duten garrantzia zenbait animalien iraupena bermatzeko. Egun egiten ari diren obrek arriskuan jartzen dute orain arte egindakoa:

"Azken urteotan asko dira eraberritu dituzten etxeak, baserriak, estalpeak, ukuiluak eta zubiak edo harresiak bezalako eraikuntzak eta leku horiek babesteko eta umetzeko erabiltzen duen fauna aberatsa eta anitza kanporatu du horrek.

Horrez gain, berriz ere leku horiek hartzea galarazten diegu, beren gorotzek, egagropilek edo armiarma-sareek etxaurreak, leihoak eta gelak zikintzen dituztelako.

Gaur egun, elizak gure herrietan espezie ezberdinak jasotzen dituzten eraikin bakarrak izan ohi dira. Argazki hauek adibide gutxi batzuk dira, izan ere, zerrenda honetan beste motatako hegaztiak, saguzarrak, mikrougaztunak edo intsektuak sar zitezkeen.

Baina elizek ere berritze lanak jasan dituzte eta hauetako batzuetan bizitzea ezinezkoa bilakatu da. (Otobarren, Uribarri Ibiña); gainera, azken urteetan bizilagunek hainbat elizen kanpandorretan eta gangetan sareak ipintzen dituzte, etxeko usoak sar ez daitezen.

Mandaitan, Okondon, Tresponden, Alcedon, Billodan, Antezana de la Riberan edo Amurrion, besteak beste, sumatu dut joera hau. Eta arazo bera duten herrietan hemendik gutxira gauza bera egin dezakete, hala nola, Ondategin edo Lezaman.

Hegaztiei dagokienez, Espainiako Ornitologia elkartearen (SEO) txostenen arabera, herri-guneetara lotuta dauden hegaztien gainbehera garrantzitsua ematen ari da. Zergatiak anitzak dira, baina emaitza bera da: gure herriak bioaniztasuna era larrian galtzen ari dira."

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide