Astero bezala, aste-bukaerarekin batera zinema heltzen da gure eskualdera. Herri guztietan zinema emanaldiak ez badira ere, aste honetan bost herrik baieztatu dituzte emanaldiak: Okondo, Laudio, Urduña, Orozko eta Amurrio.
80 egunean
Okondon, ostiralean, urriak 24, Herriko Eskolan arratsaldeko 19:00tan, euskal zinema protagonista: 80 egunean. Axun, 70 urteko emakumea, alabaren senar ohia zaintzera joango da ospitalera. Bere ezusterako, ondoko gaixoa zaintzen duen emakumea Maite da, nerabezaroko lagun mina. Gaztetan zuten kimika oraindik bizirik dagoela sumatuko dute berehala. Axolagabe gozatu eta dibertitzen dira elkarrekin, Axun, Maite lesbiana dela jabetzen den arte, zer jarraitu, burua edo bihotza? Jose Mari Goenagak eta Jon Garañok zuzendutako film honek Itziar Aizpuru eta Mariasun Pagoaga ditu protagonista nagusiak, gizakien arteko harremanen mundua aurkezteko. Estreinatzear dagoen Loreak filmaren zuzendarien aurreko pelikula ehun zinemalditan aurkeztu zen mundu osoan zehar; Donostiako Zinemaldia, Montrealekoa eta El Kairokoa barne. Emanaldiaren ostean, zineforuma egingo da.
El corredor del laberinto
Laudion, larunbatean, urriak 25, Lanbide Heziketa Eskolan arratsaldeko 17:30tan eta 20:00tan, pasaden hilabetean estreinatuko Hollywood-eko blockbuster bat: El corredor del laberinto. 2024. Urtea. Igogailu baten barruan begiak irekitzean, Thomas-ek gogoratu dezakeen gauza bakarra bere izena da. Ez daki non dagoen, nor den edo zergatik dagoen igogailu horretan. Bat-batean, ateak ireki eta bere aurrean mundu bitxi zabalduko da. Mundu horretan dauden pertsona bakarrak bere adin berdina duten gazte talde bat da, kide guztiak Thomas-ek duen amnesia berdinarekin. Baina mundu bitxi horrek sekretu bat gordetzen du: gazteak labirinto baten barruan harrapatuta daude. Wes Ball zuzendariaren lehenengo filma honek, James Dashner idazlearen saga ezagunenaren lehenengo liburuaren moldaketa bat da. Juegos del Hambre edota Divergenteren arrakastaren bila eraikitako film entretenigarri bat.
Maia erlea
Laudion ere, baina igandean, urriak 26, Lanbide Heziketa Eskolan eta arratsaldeko 17:30tan ere, etxeko txikiei zuzenduta zinema euskaraz: Maia erlea. Jaioberritan, Maya erlea zurrunbilo bat da eta ez ditu erlauntzeko arauak jarraitzen. Arau hauetako bat belarditik haratago bizi diren liztorrekin ez fidatzea da. Ezti preziatua desagertzen denean, liztorrak susmagarri nagusiak dira, eta erleek Maya bihurria hauen konplizea izan dela uste dute. Bere lagunetako inor ez da haren alde agertuko... Willy izan ezik. Elkarrekin abenturaz beteriko bidaia hasiko dute lapurraren bila, erleen eta liztorren arteko borroka piztea saihestuz.
Pelo malo
Laudion ere, kasu honetan, asteartean, urriak 28, Lanbide Heziketa Eskolan ere, baina arratsaldeko 18:30tan, ikasturte honetako Laudioko Zine eta Emakumea Mostra-ren lehenengo emanaldia: Pelo malo. Bederatzi urteko Juniorrek ilea lisatu nahi du telebistako izarren antza izateko eta amaren kontra egiteak eragingo dio erabaki horrek. Juniorren erabakiaren helburu bakarra amaren maitasuna lortzea da, baina lortuko duen gauza bakarra mespretxu berri bat izango da. Mariana Rondón zuzendari venezuelarraren azken filma, pasaden urteko Donostiako Zinemaldiaren Urrezko maskorraren irabazlea izan zen istorio gogor bezain hunkigarri batekin. Guztiz gomendagarria.
The secret life of Walter Mitty
Laudion eta asteartean ere, urriak 28, Keska tabernan gaueko 21:00tan, Cinemascopas ekimenaren barruan eta ohi den moduan bertsio originalean, Ben Stiller estatubatuarra zuzendutako azken filma: The secret life of Walter Mitty. Walter Mitty, Life aldizkariaren argazki atalean lan egiten duen gizon bat da. Bere egunerokoa lasaia eta monotonoa delarik. Hori bai, bere etengabeko imajinazioari esker zoragarriak diren mila lekutara bidaiatzen du egunero lanpostutik mugitu gabe. Bere bizitza hankaz gora jarriko da, aldizkariaren paperezko azken zenbakiaren azaleko argazkia galtzen duenean. Bere beldurrei aurre eginez benetako bidaia zoragarri batean murgilduko bai da. Polita bezain dibertigarria den film honekin, zinema une zoragarri bat pasatzeko aukera bikaina izango dugu.
La voz de Iñaki
Asteburu honetan, Urduñan ere zinema emanaldi bat egongo da. Larunbatean, urriak 25, Kultur Etxean arratsaldeko 19:30tan, mendia protagonista duen zinema emanaldi bat: La voz de Iñaki. SOS Himalaya elkartearen aurkezpenaren ekitaldian, Iñaki Ochoa de Olza mendizale nafarraren inguruko dokumentala ikusgai egongo da. Bere heriotzaren aurretik egindako hainbat grabazioren muntai interesgarri bat.
Rio 2
Orozkon, igandean, urriak 26, arratsaldeko 16:30tan, ohi bezala Donibane Aretoan, herriko txikienei zuzendutako animaziozko pelikula dibertigarri bat: Rio 2. Blu, Perla eta euren hiru seme-alabak lasai lasai bizi dira Rio de Jainerioko hirian. Hala ere, Perlak ez du gustuko bere seme-alabak euren jatorriaz ezer ez ezagutzea eta hori konpontzeko Amazonas oihanera bizitzera joatea erabakitzen dute. Rio filmaren jarraipen honek, aurreko pelikularen ildoa jarraitzen du; umorez beteriko istorio dibertigarri bat aurkeztuz. Carlos Saldanha da berriro zuzendaria, etxeko txikien gozamenerako eraikitzako lan honetan.
El corredor del laberinto
Orozkon ere, igandean, urriak 26, baina arratsaldeko 19:00tan eta Donibane Aretoan, aurreko egunean Laudion ikusgai egongo den filma berdina: El corredor del laberinto.
Tarzan
Amurrion maiatzen dira asteburu honetan dauden zinema emanaldiak. Igandean, urriak 26, arratsaldeko 17:30tan, ordenagailuz sorturiko animazioa protagonista duen istorio klasiko baten moldaketa berri bat: Tarzan. Istorio klasikoaren birmoldaketa berri bat, kasu honetan, ordenagailuz sorturiko animazioaren bidez. Tarzan oihanean hasten den gazte bat da, tximinoak familia direlarik. Egun batean, Jane gaztea agertzean, bere mundua eraldatzen hasiko da, amodioa eta bizi iraupena helburu izango direlarik. Reinhard Klooss alemaniarra da film entretenigarri honen zuzendari eta gidoilari nagusia.
El abuelo saltó por la ventana y se largó
Amurriora ere, igandean, urriak 19, arratsaldeko 19:30tan eta astelehenean, urriak 20, 20:00tan, ohi bezala Amurrioko Antzokian, uda honetan estreinatutako film bat: El abuelo saltó por la ventana y se largó. Jonas Jonasson idazle suediarrak idatzitako komedia barregarrian oinarrituriko istorioa, filmak Jonassonen eleberriak duen ironia, humore sarkastiko, estrafalario eta lotsagaberen esentzia mantentzea lortu du. Ehun urte betetzear dagoen agurearen gorabeherak kontatzen ditu, zeina XX. mendeko gertakizun aipagarri hainbaten izanda ere oraindik abenturarik garrantzitsuena bizitzeko duen. Ondo pasatzeko aukera on bat.
Astero bezala, zinemaren magiaz gozatzeko aukera bikainak gure eskualdean!
Fitxa teknikoak
Zuzendaria: Jose Mari Goenaga eta Jon Garaño
Gidoilaria: Jose Mari Goenaga eta Jon Garaño
Aktoreak: Itziar Aizpuru, Mariasun Pagoaga, Jose Ramon Argoitia...
Euskal Herria, 2010. 105 minutu.
Zuzendaria: Wes Ball
Gidoilaria: Noah Oppenheim, Grant Pierce Myers, T.S. Nowlin eta James Dashner (Liburua)
Aktoreak: Dylan O'Brien, Kaya Scodelario, Will Poulter …
AEB, 2014. 113 minutu.
Zuzendaria: Alexs Stadermann eta Glenn Fraser
Gidoilaria: Fin Edquist
Australia, 2014. 79 minutu.
Zuzendaria: Mariana Rondón
Gidoilaria: Mariana Rondón
Aktoreak: Samuel Lange, Samantha Castillo, Beto Benites, Nelly Ramos …
Venezuela, 2013. 93 minutu.
The secret life of Walter Mitty
Zuzendaria: Ben Stiller
Gidoilaria: Steve Conrad eta James Thurber (Jatorrizko istorioa)
Aktoreak: Ben Stiller, Kristen Wiig, Jon Daly, Sean Penn …
AEB, 2013. 114 minutu.
Euskal Herria, 2010.
32 minutu.
Zuzendaria: Carlso Saldanha
Gidoilaria: Don Rhymer, Carlos Kotkin, Jenny Bicks, Yoni Brenner eta Carlos Saldanha
Aktoreak: Jesse Eisenberg, Anne Hathaway, Jemaine Clement …
AEB, 2014. 101 minutu.
Zuzendaria: Reinhard Klooss
Gidoilaria: Reinhard Klooss, Jessica Postigo eta Edgar Rice Burroughs (Liburua)
Aktoreak: Kellan Lutz, Spencer Locke, Jaime Ray Newman…
Alemania, 2013. 94 minutu.
El abuelo saltó por la ventana y se largó
Zuzendaria: Felix Herngren
Gidoilaria: Felix Herngren, Hans Ingemansson eta Jonas Jonasson (Liburua)
Aktoreak: Robert Gustafsson, Iwar Wiklander, David Wiberg …
Suedia, 2013. 114 minutu.