Aiaraldea Komunikazio Leihoa ikuskizun bat prestatzen ari da abenduaren 14rako. Helburua bikoitza da: emakumeen ikusgarritasuna eta sortzaileen lanak artearen bidez oholtzaratzea eta eskualdeko arte espresioak euskarara biltzea.
Ekitaldia Amurrioko antzokian egingo dute eta protagonistak eskualdeko artistak izango dira. Hargatik, parte hartu nahi duen orori (dantzariak, raperoak, clownak, kultur taldeak, musikari eta kantariak, idazleak, margolariak eskultoreak...) urriaren 21 baino lehen harremanak@aiaraldea.com helbidera idazteko dei egin diote.