“Aiaraturren parte pribatua birformulatzeko beharra ikusten dugu”

Txabi Alvarado Bañares 2014ko urr. 21a, 15:14

Eder Sanchez Castrillo (Amurrio, 1981) Aiaraturreko (Aiaraldeko turismo elkartea) lehendakaria da. Udan eskualdean egon den turismoaren inguruan eta elkartearen birmoldatze prozesuaren inguruan mintzatu gara berarekin.

Uda bukatuta, egondako turismoaren zer balorazio egiten duzue Aiaraturretik?

Eder Sanchez Castrillo (Amurrio, 1981) Aiaraturreko (Aiaraldeko turismo elkartea) lehendakaria da. Udan eskualdean egon den turismoaren inguruan eta elkartearen birmoldatze prozesuaren inguruan mintzatu gara berarekin.

Uda bukatuta, egondako turismoaren zer balorazio egiten duzue Aiaraturretik?

Datuei helduta, pozik gaudela baino ezin dugu esan. Itxaropentsu gaude datorren urteari begira. Batez ere kontuan hartuta ez direla hala nolako datuak: %13-14 inguru igo da uda honetan turismoa Aiaraldean. 6000 pertsona inguru guztira. Oso pozik gaude, beraz.

Zer dela eta uste duzue eman dela igoera?

Igoera hau Autonomi Erkidego mailan egiten ari den planaren harira datorrela uste dugu. Aurten “Basque Country” moduan azaldu den produktuak gorantz egin du Bilbon, Donostian eta Gasteizen. Horiek dira, arabar errioxarekin eta kostaldearekin batera, gure gunerik indartsuenak. Eta horiek gora egiten duten neurrian guk ere onura nabaritzen dugu, aurten nabaritu den moduan. Bilbo Handira geroz eta jende gehiago doan heinean Aiaraldera ere jende gehiago gerturatzen da. Turismo “gris”etik turismo “berdera” pasatzeko gehienbat. Hiria ikusten egun batzuk pasatzen dituzte, eta beste egun batzuk bestelako gune naturalak bisitatzen.

“Igoera hau Autonomi Erkidego mailan egiten ari den planaren harira datorrela uste dugu”

Baina Aiaraldean eman den hazkuntza Araba edo EAE mailan eman dena baino handiagoa izan da.

Nik uste dut gehienbat Bilboren efektuari esker gertatu dela. Bilbo mundu mailako garrantzia hartzen ari da, eta zentzu horretan ondo datorkigu hiriarekiko gertutasuna. Hori ukaezina da.

“Bilbo mundu mailako garrantzia hartzen ari da, eta zentzu horretan ondo datorkigu hiriarekiko gertutasuna”

Hori diote zenbait ostalarik: turistek hiria bisitatu baino ez dutela egiten eta Aiaraldetik gutxi ibiltzen direla. Joera hori aldatzeko hobekuntzarik egiteko asmoa duzue?

Bai, hobetzeko margen handia daukagu. Ostalaritzaren sektorearekin estrategia amankomun bat gauzatu beharra dago, datozen turistak Nerbioiko ur-jauzia edota Kexaako ondarea ikustera soilik gerturatu ez daitezen; gure jatetxe, saltoki eta tabernetan ere gastua egin dezaten.

Hori da helburua. Eta hori xede hartuta ba bai, lan handia dugu aurretik egiteko. Eta alde horretatik mundu mailan dugun posizioa aitortzea ere beharrezkoa da. Izan ere, aiararrok pentsatzen dugu gure ingurua munduko ingurunerik politena dela, baina horrekin soilik ezin dugu lortu turismoa, modu zabal batean ulertuta, garatzea.

Ostalari batzuek ere aipatu dute ekimen batzuk -Txakolinaren ibilbidea, kasu- ez dutela oso ondo funtzionatzen. Ekimen horiek indartzeko asmoa duzue?

Lantzeke dugun kontu bat da. Txakolinaren ibilbidea jada finkatu dagoen ibilbide bat da, baina garatu beharrekoa. Ukaezina da txakolindegi berriak ere azaldu egin direla. Baina jada existitzen diren ekintzez gain ekintza berriak bilatu behar dira. Amurrion egiten den Txakolin Eguna handia eta garrantzitsua da, baina bestelako estrategia batzuk garatu behar direla uste dugu, marketing lanarekin batera turismoarekin lotutako hartu-emana ere lortzeko. Eta horretan gabiltza.

“Txakolinaren ibilbidea jada finkatu dagoen ibilbide bat da, baina garatu beharrekoa”

Uda bukatuta, zeintzuk dira Aiaraturren datozen hilabeteetako erronkak?

Orain Aiaratur birformulazio prozesu baten barruan dago, zeinetan parte pribatua birformulatzeko beharra ikusten dugun, adibidez. Orain arte Laudio, Amurrio eta Urduñako merkatari elkarteak (Apill, Apymca eta Accor) baino ez dira ordezkatuak izan Aiaraturren, gainontzeko hostalari edo saltokiek ez dute lekurik eduki.

Gauzak hala, gure helburuetako bat da Bideko, Kexaako Jatetxe-Hotela (Aiaran ez baitago merkatari elkarterik) edo antzeko hostalari punteroak ere inkorporatzea.

Horretan gabiltza. Aiaratur sortu zenetik hamar urte bete dira, eta balorazio bat egin beharra daukagu: hemen gaude, oinarri batzuk finkatu ditugu, baina etorkizunari begira anbizio handikoak behar dugu izan.

 “Hemen gaude, oinarri batzuk finkatu ditugu, baina etorkizunari begira anbizio handikoak behar dugu izan”

Aldaketa gehiago egitea duzue aurreikusita?

Horiek aurrerago zehaztu beharko ditugu, gure helburua estruktura berri bat martxan jartzea delako. Estruktura berri horretan parte pribatuak pisu garrantzitsua edukiko du organo exekutiboan. Baina organo horretaz gain mahai sektorialak ere egongo dira, eta mahai horietan erabakiko dira zeintzuk izango diren aurrera eramango diren ekintza eta estrategiak.

Udalek diruz laguntzen dute Aiaratur, zati handi batean. Baina ez dugu uste Udalak izan behar direnik estrategi horiek finkatzen dituztenak. Ostalariak dira sektorea ondo ezagutzen dutenak. Orain arte ondo egin ez den funtzio hori inkorporatu nahi dugu birmoldatzean. Txakolinaren harira egingo den mahai sektorial batean, adibidez, merkatariek euren erabaki beharko dute Txakolin eguna noiz eta nola ospatu beharko litzatekeen.

“Planteatu nahi dugun estruktura berri horretan parte pribatuak pisu garrantzitsua edukiko du organo exekutiboan”

Aiaraturrekiko erabakitzeko eskumena instituzioetatik merkatarietara pasatzea da asmoa beraz?

Erabakitzeko eskumena izango duen mahai exekutiboa mahai politiko bat izango da, baina alde pribatua ere ordezkatua egongo da bertan. Baina hor egiten den lana Udaletako mahai teknikoetan egiten denaren antzekoa izango da: politikariek iritzi bat eduki dezakegu, baina iritzi hori alde teknikora eraman behar da gero, teknikariek ere euren proposamenak egin ahal izateko. Halako hartu-eman bat sortu nahi dugu merkatariekin. Azken finean, sektoreari bizkarra emanez ez dago turismoan aurrera egiterik.

“Aiaraturrek eskaintzen dituen zerbitzu eta egitasmoetan aldaketak egitea aurreikusten dugu, bigarren fase batean”

Hortaz gin, Aiaraturrek eskaintzen dituen zerbitzu eta egitasmoetan aldaketarik egitea aurreikusi duzue?

Ziurrenik bai, baina bigarren fase batean. Aiaraturrek badauka batzar bat, eta bertan erabakiko da zein izango den Aiaratur berriaren estruktura. Gu proposamen bat lantzen gabiltza, baina ez da proposamen itxi bat izango: batzar batera joango da, bertan eztabaidatua eta bozkatua izango da eta batzar horretatik sortzen den “Aiaratur berriak” finkatu beharko ditu helburu eta dinamika berriak.

“Askoz jota otsailerako bukatzea espero dugu, ezin dugu gehiago luzatu”

Noiz ekingo zaio birmoldatze fase horri?

Aiaraturren presidentea naizen heinean nire helburua da hauteskunde-epea hasi baino lehen amaitzea, urtarrila-otsaila partean. Aiaraturrek kutsu politiko handia dauka. Horregatik, birmoldatzea hauteskunde garaitik at egin behar delakoan nago, prozesua kaltetua suertatu ez dadin. Lehenago egingo ez balitz hauteskundeetan aukeratzen diren ordezkariek hartu beharko lukete nola egin aurrera. Baina askoz jota otsailerako bukatzea espero dugu, ezin dugu gehiago luzatu.  

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide