Urtero legez Okondon Udazkena Euskaraz programa biatuko da, hauek dira urrian eta azaroan egongo diren ekintzak:
Lehenengoa Urtxintxa eskolak gidatuko duen jolas-tailerra izango da, Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako ume eta gurasoei zuzendutako tailer parte-hartzaile eta dinamiko honetan, haurrek eta helduek elkarrekin jolastuz hainbat jolas mota ikasiko dituzte: esku-jolasak, bikote-jolasak, jorru-jolasak, abestiak eta dantzak, besteak beste. Tailerra Okondoko eskolan urriaren 20an 17:00etatik 18:30etara burutuko da eta elebietan izango da.
Bigarrena, Lehen Hezkuntza eta Lehen Hezkuntzako umeen gurasoei zuzendua dagoen hitzaldia da. HItzaldi honek euskara ez dakiten gurasoak kezkatzen dituzten hainbat galderei erantzuna ematea du helburutzat. Iñaki Eizmendi hezitzaileak hizkuntzen ikaste prozesuari buruz eta seme-alabek hizkuntzekin duten harremanari buruz hitz egingo du. Hitzaldia OKondoko eskolan urriaren 27an 17:00etan izango da, haurtzaindegi zerbitzua aurreikusita dago eta erdaraz izango da.
Egitarauaren hirugarren ekintza azaroaren 2an 9:30etan OKondoko eskolatik abiatuko den mendi-irteera familiar gidatua da. Partehartzaileak Aspuru auzoraino autoz joango dira eta handik oinez Ermuko Santutegira, bisita ondoren Torrontegietan Burdin Hesiaren Arrastoak ikusiko dira. Antolatzaieleek bazkalordurako OKondon izango direla eta ibilbidea ratio eta partaideen adinaren arabera egokitu daitekeela adierazi dute. Eguraldia txarra balitz, mendiari buruzko proiekzio-solasaldi familiarra egongo da Okondoko Eskolan.