“Frantziara salto egitea apustu polita izan da niretzat”

Erabiltzailearen aurpegia Gentza Garcia 2014ko urr. 20a, 12:11

JON LARRINAGA (Lezama, 1991) GSC Blagnac talde frantziarrean arituko da datorren urtean, Euskadi Fundazioaren taldean egon eta gero.

Nondik iritsi zitzaizun Frantziara joatearen eskaintza?
Entrenatzaileak e-posta bat bidali zidan hurrengo urterako nirekin kontatu nahi zuela esanaz. Jarraian Donostian elkartu ginen eta kontratua zehaztu genuen, urtebeterako hasiera batean, ikusiko dugu ostean.

JON LARRINAGA (Lezama, 1991) GSC Blagnac talde frantziarrean arituko da datorren urtean, Euskadi Fundazioaren taldean egon eta gero.

Nondik iritsi zitzaizun Frantziara joatearen eskaintza?
Entrenatzaileak e-posta bat bidali zidan hurrengo urterako nirekin kontatu nahi zuela esanaz. Jarraian Donostian elkartu ginen eta kontratua zehaztu genuen, urtebeterako hasiera batean, ikusiko dugu ostean.

GSC Balgnac taldearen parte izanda, beraz, Frantziara joan beharko zinateke entrenatzera...
Ez, bertara lasterketetan parte hartzeko joango naiz soilik, gainontzekoa orain arte bezala egiten jarraituko dut, etxean entrenatzen, noski.

“Fitxaketa onak daude, eta guztion artean talde lehiakorra osatuko dugulakoan nago”

Zer nolako itxura dauka denboraldiak talde berri baten parte izanda?
Fitxaketa onak egin dituzte, horietako zenbait ezagutzen ditut, eta guztion artean talde lehiakorra egingo dugula uste dut. Xederik eta garrantzitsuena Frantziako Kopa izango da, gainontzeko itzuliak orain arte egin ditudanen ia berberak izango diren tartean.

Zein izango da zure helburu pertsonala denboraldi berrirako?
Uste dut Frantziako lasterketak orokorrean nire egoera fisikorako egokiak direla; ez baitituzte portu handiko guneak, adibidez. Orokorrean maila ona ematea eta erakusleiho bikaina den aukera honi probetxua ateratzea dut xede.

“Xederik garrantzitsuena frantziako kopa izango da”

Tarteko pausu bezala ikusten duzu beraz GSC Blagnac-en egotea?
Afizionatuetan Espainia mailan oso aukera gutxi daude eta zer esanik ez Euskal Herrian. Niretzako apostua izan da Frantziara salto egitea eta momentuz aukera polit honetan sartuko naiz buru-belarri.

Entrenamendu pertsonalak aldatuko al dituzu?
Berdin entrenatzen jarraituko dut, iazko denboraldirako bezalaxe.

Oso ezberdinak al dira hemengo, Aiaraldeko, eta topatuko dituzun Frantziako aldapak?
Ez, azken finean ingurua antzekoa da eta, esan bezala, ez dago aldapa handiegirik izango ditudan lasterketetan, baita lautadak ere, akaso gure ingurunean gutxien topatzen ditugunak. Antzeko lurraldea da, azken finean.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide