Astero bezala, aste-bukaerarekin batera zinema heltzen da gure eskualdera. Herri guztietan zinema emanaldiak ez badira ere, aste honetan ohiko bi herriak baieztatu dituzte emanaldiak: Laudio eta Amurrio.
Una familia de Tokio
Laudion, igandean, urriak 19, Lanbide Heziketa Eskolan arratsaldeko 17:30tan eta 20:00tan, japoniar pelikula interesgarri eta hunkigarri bat: Una familia de Tokio. Shukichi Hirayama eta bere emaztea den, Tomiko, Tokiotik gertu dagoen irla batean bizi den agure bikote bat da. Ez dute hiri gustuko, baina Tokiora bidaia egingo dute seme-alabak bisitatzeko asmoz. Hiru seme-alabak gurasoak hirian ondo pasatzeko ideia badute ere, ez dute nahi hainbeste denbora izango beraiekin egoteko, bere lanak medio. Shukichi eta Tomiko egoera deseroso batean aurkituko badira ere, bat-batean dena aldatu egingo da. Japoniatik heltzen den film zoragarri hau, Yasujiro Ozu-ren Tokioko ipuinak pelikularen eguneratze eta omenaldi bat da. 2013an Valladolid-eko Seminci zinemaldiaren sari nagusiaren irabazle, zinema onenenaren adibide bikain bat da.
Cómo entrenar a tu dragón 2
Amurriora goaz orain, igandean, urriak 19, Amurrioko Antzokian arratsaldeko 17:30tan, etxeko txikientzako zinema emanaldia, ohiko den moduan: Cómo entrenar a tu dragón 2. Dreamworks-en film arrakastatsuaren jarraipena, berriro ere Hiccup eta Toothless ditugu protagonistak. Bikingoak eta dragoiak lagun minak bihurtu diren garai berri honetan, Hiccup abentura berrien bila doa egunero, irla berriak aurkitzen eta ezagutzen. Baina egun batean, irla berezi bezain arraro batean, ezagutzen ez duen bere iraganarekin topo egingo du, bere bizitza hankaz gora jarriz. Baina ez da aurkituko duen ezusteko bakarra, dragoiak eta mundu osoa menperatu nahi duen bikingo arnegari batekin topo egingo bai du. Etxeko txikien eta helduen goxamenerako eraikitako animaziozko pelikula honek, Dean DeBlois zuzendari eta gidoilaria du buru, aurreko filmean bezala. Abenturaz eta umorez beteriko pelikula dibertigarri bat.
El amanecer del planeta de los simios
Amurriora ere, igandean, urriak 19, arratsaldeko 19:30tan eta astelehenean, urriak 20, 20:00tan, ohi bezala Amurrioko Antzokian, uda honetan estreinatutako film bat: El amanecer del planeta de los simios. El origen del planeta de los simios pelikularen jarraipen honen gertaerak hamar urte geroago kokatzen dira. Tximinoen iraultzaren ostean, gizakiak murrizten hasiko dira, orain eurak izango direlarik bizirik irauteko borrokan daudenak. Urte hauetan tximino eta gizakien arteko erlaziorik egon ez bada ere, dena aldatuko da gizaki talde batek Cesar buru duen tximino taldearen herrira hurbiltzen direnean. Pelikula berri honetan, Matt Reeves zuzendari lanetan ibili bada ere, Andy Serkis-ek jarraitzen du protagonista nagusi giza. Bion lanen bitartez, filman giza izaeraren inguruko hausnarketa batean murgilduko gara, non gizakiak eta tximinoak euren izaera elkartrukatzeraino helduko dira. Ikusgarria bezain interesgarria, El amanecer del planeta de los simios ez da palomitak jateko pelikula bat, zinemaz gozatzeko aukera bat baizik.
Astero bezala, zinemaren magiaz gozatzeko aukera bikainak gure eskualdean!
Fitxa teknikoak
Zuzendaria: Yôji Yamada
Gidoilaria: Yôji Yamada eta Emiko Hiramatsu
Aktoreak: Isao Hashizume, Kazuko Yoshiyuki, Masahiko Nishimura...
Japonia, 2013. 146 minutu.
Zuzendaria: Dean DeBlois
Gidoilaria: Dean DeBlois eta Cressida Cowell (Liburua)
Aktoreak: Jay Baruchel, Cate Blanchett, Gerard Butler …
AEB, 2013. 102 minutu.
El amanecer del planeta de los simios
Zuzendaria: Matt Reeves
Gidoilaria: Mark Bomback, Rick Jaffa eta Amanda Silver
Aktoreak: Andy Serkis, Gary Oldman, Keri Russell, Jason Clarke…
AEB, 2014. 130 minutu.