Bukatu da uda, eta eskualdeko aurtengo turismo datuen berri eman du Aiaratur elkarteak. Bere hitzetan, 6000 bisitari igaro dira uztaila eta abuztuan Aiaraldetik, "iaz baino %13.7 gehiago".
Inguruko zonaldeetan ere turismo gehiago egon den arren, ez da Aiaraldean eman den gorakadara iristen: Araba mailan %3.7ko igoera eman da, eta %2.7koa EAE mailan.
Turisten jatorriari dagokionez, Espainiar Estatutik bertaratutako bisitariek osatzen dute gehiengoa (%50), baina badaude EAEko beste zonalde batzuetatik bertaratzen diren pertsonak ere (%38a). Nazioartetik bertaratzen diren turistak %12a solik diren arren, nabarmen egin du gora bisitari mota horren presentziak eskualdean (%12.8).
Aiaraldeko herrietan Aiaraturrek dituen Turismo bulegoen bidez lortutako datuak dira aipatutakoak.