Naturayala blogak kakalardoen mundura hurbildu nahi ditu bere irakurleak eta horretarako sarrera berria egin du Gustavo Abascalek:
"Kakalardo longikorne handiak Cerambycidae familiakoak dira, beren antena handi eta bereizgarriengatik horrela deituak. Europako longikornerik handienak gure eskualdean aurkitu ditzakegu.
Kakalardo arotz honen arra (Ergastes faber) joan den abuztuko gau batean topatu nuen Murgan. Arkanbelearen ondotik, Europako handiena da, bere beldarrak hildako koniferoen egurrez elikatzen direlarik.
Kaprikornio handiaren (Cerambyx cerdo) ale honen argazkia Artziniegako udalerrian hartu nuen. Hostozabaleko basoetan bizi omen da, gure eskualdean hariztietan (Quercus robur) bereziki.
Bere tamaina eta edertasuna direla eta, Rosalia alpina nabarmendu egiten da. Espezie hau pagadizalea izan ohi da, baina ale hau Sarriatik hurbil zegoen haritz batean aurkitu nuen.
Azkenik, Zarate inguruko pagadi batean Hegorik gabeko Longikorne handia (Morimus asper) aurkitu nuen, baina antza ere gaztainondoetan, pinu, haritz eta intxaurrondoetan topatu daiteke."