Uda tazean utzi ondoren, zinema emanaldiak bueltan daude Aiaraldean. Herri guztietan zinema emanaldiak ez badira ere, aste honetan ohiko bi herriak baieztatu dituzte emanaldiak: Laudio eta Amurrio.
#Chef
Laudion, larunbatean, urriak 11, Lanbide Heziketa Eskolan arratsaldeko 17:30tan eta 21:00tan, John Favreau zuzendari eta aktore estaubatuarraren azken lana: #Chef. Carl Casper sukaldaria protagonista duen film familiar honek sukaldaritza eta sare sozialak ditu bere elementu nagusiak; sare sozialetan “birala” bilakatuko den kritika zorrotz baten ostean, Casperrek bere lana bertan behera utziko du, ilusio berriztatu baten bila bere erroetara bueltatuz. Ez da Favreau film honetan aur-kituko dugun aktore ezagun bakarra; zuzendari eta aktore estatuabatuarrarekin batera, #Chef filmean, John Leguizamo, telebistan famatua egin den Sofía Vergara, Scarlett Johansson, Oliver Platt edota Dustin Hoffman ere ikusiko baititugu. Umorez beteriko film hau berpizte profesional eta pertsonalaren inguruko alegi zoragarri eta entretenigarri bat da, non aktore nagusien arteko kimika bikainak lanaren emaitza finala indartzen duten. Gozoa bezain arina, konturatu aurretik pelikularen azken mi-nutuetan egongo gara, irribarre atsegin batekin.
Her
Laudion ere, baina asteartean, urriak 14, Keska tabernan gaueko 21:30tan, Spike Jonze eta Joaquin Phoenixen azken filma: Her. Etorkizun hurbil batean, Theodore gizon bakarti bat da. Bere ezkontza haustear dagoela, bere lana eskutizak idaztean datza. Egun batean, adimen artifizialean oinarritutako sistema eragile bat erosi ondoren, pizkanaka pizkanaka sistema eragilearen ahotsaz maitemintzen joango da. Spike Jonze zuzendari gaztearen azken lana gidoi onenaren oskarra irabazi zuen pasaden otsailean, istorio xamangarri bezain korapilotsua kontatzen duen pelikula honekin. Lan bikaina ere, ia beti bezala, Joaquin Phoenix egiten duena. Urte honetan estreinatu diren pelikulen artean, Her filma onenetariko bat delarik.
Aviones
Amurriora goaz orain, igandean, urriak 12, Amurrioko Antzokian arratsaldeko 17:30tan, etxeko txikientzako zinema emanaldia: Aviones. Pixar faktoriaren film honek, Dusty hegazkinaren ametsa kontatzen digu: hegazkin lehiaketetan parte-hartzea. Tamalez, Dustyren arazoa altitudeei beldurra die! Lagun minen lagunekin, bere beldurrei aurre egiteko aurre pausua emango du bere ametsaren bila. 2013an estreinatutako filma hau, Cars famatuaren spin-off bat da; ideia berbera oinarri izanik, baina oraingoan kotxeak hegazkinak bilakatuz. Abenturaz beteriko pelikula bat, etxeko txikien gozamenerako pentsatuta.
El niño
Amurriora ere, igandean, urriak 12, arratsaldeko 19:30tan eta astelehenean, urriak 13, 20:00tan, ohi bezala Amurrioko Antzokian, pasaden abuztuan estreinatutako thriller ikusgarri bat: El niño. Daniel Monzón, zuzendari espainarraren, azken lana Gibraltarrera eramaten gaitu. El Niño eta El Compi gazteak itsarteko droga-trafikoan sartu dira diru errazaren bila. Bere abentura berrian Jesús eta Eva detektibeekin topo egingo dute, Gibraltarreko itsarteko narkotrafikoaren munduaren barrenetan murgilduz. Diru erraza zirudien hori, euren bizitzak kolokan jarriko dituelarik. Luis Tosar, Sergi López, Eduard Fernández eta Bárbara Lennie aktore espainarrak, Ian McShane ingelesarekin batera, Celda 211 filmaren zuzendariaren azken lanaren protagonistak dira. Film interesgarri eta dardaratsu bat, espainiar estatuaren zineman uharte bitxi bat dena; teknikoki estatubatuar filmeen maila erakusten bai du.
Astero bezala, zinemaren magiaz gozatzeko aukera bikainak gure eskualdean!
Fitxa teknikoak
Zuzendaria: Jon Favreau
Gidoilaria: Jon Favreau
Aktoreak: Jon Favreau, John Leguizamo, Sofía Vergara...
AEB, 2014. 114 minutu.
Zuzendaria: Spike Jonze
Gidoilaria: Spike Jonze
Aktoreak: Joaquin Phoenix, Scarlett Johansson, Amy Adams...
AEB, 2013. 126 minutu.
Zuzendaria: Klay Hall
Gidoilaria: Jeffrey M. Howard , John Lasseter eta Klay Hall
Aktoreak: Carlos Alazraqui, Dane Cook, Stacy Keach…
AEB, 2013. 91 minutu.
Zuzendaria: Daniel Monzón
Gidoilaria: Jorge Guerricaechevarría eta Daniel Monzón
Aktoreak: Luis Tosar, Sergi López, Eduard Fernández, Bárbara Lennie, Ian McShane …
AEB, 2014. 136 minutu.