V. Udako argazki postal lehiaketak baditu irabazleak

Erredakzioa 2014ko urr. 6a, 17:17

Aiaraldea Komunikazio Leihoak antolatzen duen udako argazki postalen lehiaketak baditu irabazleak. Ostiralean elkartu ziren epaileak, literaturan eta argazkigintzan aditu eta zaleak diren aiaraldearrak: Mikel Ayllon, Txani Rodriguez, Lucia Martin, David Corbella eta Bego Guillen izan dira aurtengo epaia ebatzi duten pertsonak. Aurtengoa bosgarren edizioa izan da eta bost kategoria izan ditu: selfiena, umorearena, jaietakoa, Euskal Herria edo atzerrikoa eta Aiaraldekoa.

Aiaraldea Komunikazio Leihoak antolatzen duen udako argazki postalen lehiaketak baditu irabazleak. Ostiralean elkartu ziren epaileak, literaturaturan eta argazkigintzan aditu eta zaleak diren aiaraldearrak. Aurtengoa bosgarren edizioa izan da eta bost kategoria izan ditu: selfiena, umorearena, jaietakoa, Euskal Herria edo atzerrikoa eta Aiaraldekoa.

Irabazleak

Selfirik onenaren saria Aimar Gutierrezen argazkiari eman diote, bigarren onena Edorta Morenoizan delarik. Umorearen kategorian Ruben Ibañez eta Peru nagusitu dira, hurrenez hurren. Festetako irudirik onena Zuriñe Alavak erretratatutakoa izan da, eta bigarrena Jon Katalanek aurkeztutako lana. Euskal Herriko edo atzerriko argazki-postal sarituak, berriz, Alfredo Remirez eta Ainara Berrocalenak izan dira. Eskualde mailan, ordea, @Kuiker eta Joxe Blanco izan dira sarituak. Sari banaketa ostiral honetan egingo da, 19:00etan Laudioko Museo Gastronomikoan. Irabazleek eskualdeko nekazal-etxe batean bi lagunek gau eta gosariaz gozatzeko aukera lortuko dute, eta bigarren geratu direnek aiaraldeko jatetxeetan bi lagunentzako otordua. Horretaz gain, haien argazkiaren kuadroa eramango dute. Postal sarituen argazki bilduma ikusgai egongo da webgune honetan.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide