Orozko eta Urduñako ondarea ezagutzeko aukera Ondarearen Europako Jardunaldietan

Urtero legez, Bizkaiko Foru Aldundiak antolatutako Ondarearen Europako Jardunaldien baitan izango dira Orozko eta Urduña. Orotara, 150 jarduera inguru izango dira urrian Bizkaian zehar, udalerri, museo, eta elkartekin elkarlanean.

Orozkon hiru ekimen antolatu dira, bisita gidatua eta mendi-ibilbidea uztarturik, Orozkoko udalak eta Aunia elkarteak antolaturiko ekimenetan.

Urriaren 5ean, Supelegor kobara txangoa izango da, goizeko bederatzi eta erdietan abiatuko da ibilbidea Orozkoko museotik, jarduerak bost ordu inguru iraungo dituelarik.

Urriaren 12an, artzainen eta ikazkinen txabolak ezagutzeko txangoa izango da, euren  bizimoduaren hiobeto ezagutzeko aukera izango da. Goizeko bederatzi eta erdietan abiatuko da ibilbidea Orozkoko museotik, jarduerak bost ordu inguru iraungo dituelarik.

Urriaren 19an, igandea, Jentilzulo kobatxora txangoa izango da Juanjo Hidalgo eta Felix Mugurutzak gidatuta, haur eta nagusientzako txango aproposa izango da. Goizeko hamar eta erdietan abiatuko da ibilbidea Orozkoko museotik. Jarduerak hiru ordu inguru iraungo ditu, esku argia eramatea gomendatzen da.

Urduñan, Hiriaren ondarearen berri izateko bisita gidatuak.

Urriaren 25 eta 26an, hiriko ondarez ezagutzeko bisita gidatuak izango dira, Urduñako Turismo Bulegoak bultzaturiko egitasmoa dugularik. Gauzak horrela, Jesús Muñiz Petralandaren eskutik Hirigune historikoan dauden jauregien inguruko azalpenak emango ditu, baita ere Antigua Pasealekuan dauden indianoen etxeen inguruan ere. Goizeko hamaiketan abiatuko dira bisita gidatuak turismo bulegotik.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.

Izan bazkide