Aiarako Eskualdeak, Europako Gizarte Funtsaren eta LANBIDE Enplegu Euskal Zerbitzuaren finantzaketarekin, laguntzak deitzen ditu enpresa-ideia garapenerako eta jarduera berrien abiarazterako.
Kasu bietan laguntzak 2.000€-koak izango dira 25 urte baino gazteagoentzat eta 1.500€-koak 25 urte edo gehiagoko eragileentzat.
Aiarako Eskualderako laguntza kopuru posibleak hurrengokoak izango dira: Lau laguntza 25 urte baino gazteagoentzat eta hiru laguntza 25 urte edo gehiagoko eragileentzat, enpresa-ideia garapenerako, eta hiru laguntza 25 urte baino gazteagoentzat eta lau laguntza 25 urte edo gehiagoko eragileentzat, jarduera berriak abiarazi nahi dutenentzako.
Hautaketa prozesu honetan parte hartzeko eskaerak urriak 10 13:00-ak arte aurkeztu ahalko dira, ondoko lekuetan: Amurrio Bidean, El Refor-en; Agencia de Desarrollo de Llodio, Edificio Arzan; ADR Zabaia, Ayuntamiento de Ayala, Arespalditzan eta Behargintza Orduña-n.
Aipatutako Agentzietan hautaketa prozesuan parte hartzeko bete beharreko baldintzen informazioa banatuko dute, baita bete beharreko jarduerak laguntzak jasotzeko ere.