Eskualdeko komunitate musulmanak Mekarako erromesaldiarekin batera Sakrifizioaren Eguneko jaia -Aid Al Adha- egingo du larunbatean urriaren 4an -Hejirako Egutegiko 1435eko Dhul Hijako 10ean-. Amurrioko eta Laudioko meskitek deiturik 09:00etan Gardeako frontoian hasiko dute ospakizuna.
Jardunaldian otoitz eta hitzaldi berezia egongo dira. Horiek amaitutakoan, hamaiketakoa egongo da jaian parte hartuko dutenentzat eta Islamaren berri edukitzera edo jaia ezagutzera hurbildu nahi duten bisitarientzat.
Antolatzaileek Laudioko udalari eskertu diote emandako erraztasun guztiak.
Sakrifizio jai horrek Abraham profetak egindakoa omentzen du: Abrahamek bere semea hiltzea agintzen zion mezua jaso zuen Jainkoarengandik. Horrek agindua onartu zuen, baina Jainkoak barkatu eta arkume bat sakrifikatzera gonbidatu zuen. Ospakizuna garratzi handikoa da komunitate musulmanarentzat.