Nerbioigoieneko kultura, historia zein etnografia hizpide dituen Aztarna elkarteak bere aldizkariaren 45. alea kaleratu du dagoeneko.
Jadanik bere 19. urtea bete duen aldizkari honek XX. gizaldia baino lehen liburu nahiz prentsan agerturiko Aiara, Orozko, Urduña nahiz Laudioko ilustrazio historikoak dakartza ale berri honen ardatz gisa, gure herriak duela bi mende bete nolakoak zirenaren adierazle.
45. edizio honetan beste hainbat ikergai datoz ere: Aiara-Nerbiogoieneko kartografia historikoaren zein mapa zaharren bilduma, eskualdera trena nola iritsi zen eta prentsak afera horretan izan zuen papera aztertzen duen artikulua, Urduñako historian udaberriko festek izandako papera ikertzen duen beste bat...
Aldizkaria ohiko lekuetan eskuratu daiteke 2,5 euroren truk: Amurrioko kisokoan eta estankoan, San José liburudendan, Maroñoko Guzurtegi jatetxean, Urduñako kioskoan, Lezamako Bideko jatetxean, Artziniegako Jakitoki okindegian, Laudioko Arin liburudendan, Orozkoko Ezpela Barri kioskoan, Okondoko Yoli estankoan, Luiaondoko Asun estankoan... eta eskualdeko beste hainbat saltokitan.