Kirolarien artean euskara sustatzeko formakuntza saioa egingo dute gaur

Erredakzioa 2014ko ira. 30a, 06:52

Amurrio eta Laudioko Euskara arloek formakuntza saioa antolatu dute gaurko Luiaondon. 16:30ean hasiko da, doakoa izango da, eta edonork parte hartu dezake. Hori bai, 15:00ak baino lehen jakinarazi behar zaie Euskara zerbitzuei.

Euskararen garapena dela eta, antolatzaileek interesgarritzat jo dute kirolari eta batik-bat gazteen artean hizkuntzaren erabilera bultzatzea.

Amurrio eta Laudioko Euskara arloek formakuntza saioa antolatu dute gaurko Luiaondon. 16:30ean hasiko da, doakoa izango da, eta edonork parte hartu dezake. Hori bai, 15:00ak baino lehen jakinarazi behar zaie Euskara zerbitzuei.

Euskararen garapena dela eta, antolatzaileek interesgarritzat jo dute kirolari eta batik-bat gazteen artean hizkuntzaren erabilera bultzatzea.

Hori dela eta saioa bereziki zuzenduta dago entrenatzaileei eta euskal klubetan dagoen jendeari. Jardunaldiak bi ardatz izango ditu. Alde batetik euskararen erabilera indartzea eta bestetik kirolariak motibatzeko estrategia egokiak moldatzea.

Guztira 4 orduko jarduna izango da eta dinamizatzaileak hurrengoak izango dira:

Iñaki Eizmendi Arsuaga: Gizarte Hezitzailea. Esperientzia handia du euskararen erabilera sustatzeko arloan. Arabako Foru Aldundiarekin hainbat egitasmotan aritu izan da elkarlanean. Besteak beste: Haur eta gazteentzako Udako jardueretan euskararen erabilera sustatzeko irizpideak eta tresnak.

- Itziar Larzabal Bengoetxea: Pedagogoa. Ibilbide luzea du euskararen normalizazioko jardueretan, bereziki hitzarmengintzaren inguruan eta haur eta gazteei begirako jardueretan.

- Aritz Olagoi Olazabal: Kirol Psikologoa. Ariketa fisikoaren eta kirolarenpsikologian masterra egina du. KirolPsikologia.net egitasmoaren arduraduna. Kirolari, entrenatzaile eta epaileentzat ebaluaketa, azterketa eta prestakuntza psikologikoaren arloan lan egiten du. Hainbat kirol federaziorekin elkarlanean aritzen da.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide