Aiaraldeko II. Raida jokatuko dute Arespalditzatik abiatuta

Aimar Gutierrez Bidarte 2014ko ira. 19a, 16:23

Aiaraldeko Raid-aren bigarren edizioa bihar jokatuko da abiapuntua Arespalditzan duelarik. Raid-a hainbat kirol ezberdinez osatutako froga da, denbora tarte baten barruan parte-hartzaileek kirol desberdinak praktikatuz ahalik eta baliza kopuru biltzen datza.

Aurtengo Raid-ean mendiko bizikleta, trekking-a, via ferrata edota espeleologia praktikatzeko aukera egongo da.

Aiaraldeko Raid-aren bigarren edizioa datorren irailaren 20an ospatuko da abiapuntua Arespaditzan duelarik. Raid-a hainbat kirol ezberdinez osatutako froga da, denbora tarte baten barruan parte hartzaileek kirol desberdinak praktikatuz ahalik eta baliza kopuru biltzen datza.

Aurtengo Raid-ean mendiko bizikleta, trekking-a, via ferrata edota espeleologia praktikatzeko aukera egongo da. Guztira 50 kilometro izango dira bizikletaz eta 18 kilometro menditik korrika, Gorobel mendizerrako koba eta via ferrata batean probak tartekatuz. Antolatzaileek adierazi duten bezala ur azpiko proba berezi bat ere egongo da. Parte hartzaileek 7 orduko muga izango dute ahalik eta baliza gehien lortzeko, beti ere ibilbidea librea izango da eta talde bakoitzak orientazioa erabiliz heldu beharko da puntu batetik bestera.

Aiaraldeako II. Raid-a berrikuntzekin dator; ibilbideak antzeko luzera izango badu ere desnibela baxuagoa izango da aurtengoan, hala ere proba bereziak luzeagoak izango dira bigarren edizio honetan eta denbora gehiago suposatuko diote parte hartzaileari. Aurten kategoria bakarra egongo da iazko hasiberrientzako kategoria ez lehiakorra (hastapen raid-a) desagertu ostean.

Antolatzaileen esanetan froga gogorra izango da eta prestaketa tekniko zein fisiko onak beharrezkoak izango dira izena eman duten 47 bikoteentzat., talde bakoitzak bizikletan zein mendian korrika erabiltzeko materiala eraman beharko du bai eta koban sartzeko frontal bat, via ferrata egiteko materiala falta ezkero bertan alokatzeko aukera izango dute.

Raid bat antolatzea lan gogorra da, antolatzaileetako bat den Aaron Garmendiaren esanetan nekezena mapak prestatzea da, berak zortzi hilabetez ibili da mendira joaten eta ibilbideak ondo markatzen. Guztira 20 bat lagun ibiliko dira Raid-aren egunean laguntza eskaintzen.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide