Gerardo Lopez de Guereñu Saria historian zehar euskarak Arabako gizartean izan duen lekua jakinarazteko sortu zuten eta aurten Sariaren hirugarren edizioa egingo dute.
Lehiaketan parte hartzeko, 12 eta 30 urte bitarteko adina izan beharko da, bakarka edo gehienez hiruko taldeetan elkartu eta bideoan jaso beharko dira lurraldeko lekukotasunak, kontakizunak, esperientziak, bizipenak, pasadizoak edo ipuinak, zeintzuk euskarak horien inguruan duen presentzia eta transmisioa erakutsiko duten, familian zein gizartean, auzoan edo ondoko herrian hartuta; bai eta herri atsotitz, joko, kanta edo tradizioak ere.
Bideoa grabatu ondoren 618079879 zenbakira bidali beharko da whatsapp edo telegram bidez. Eta esan beharra ez dago ikus-entzunezkoa euskaraz aurkeztuko direla, jaso diren hizkuntza eta lekukotasunak errespetatuz.
Hala ere, ezaugarri batzuk daude bideoak aurkezteko: gutxienez minutu 1, eta gehienez, 5 minutuko bideoak izan beharko dira, MP4, WMV edo 3GP euskarrietan eta 150 MB baino gutxiagoko tamaina izan beharko dute.
Bestalde, zazpi sari banatuko dira guztira. Kategoria bakoitzean (12-16 eta 17-30 urte) bi sari egongo dira, taldeka aurkeztutako kategoria bakoitzeko bideorik onenari beste sari bana, eta jendeak bozkatutakoari beste bat.
Smart Phone, tabletak, Cines VESAren bonoak Florida Zinemarako eta bi eguneko egonaldia sei pertsonentzat aterpetxe batean jarduera guztiak ordainduta izango dira sariak. Eta
Lehiaketari buruzko informazio gehiago jaso nahi izanez gero, bere web-gunean oinarriak eta promo bideoak ikusgai egongo dira.
Gerardo Lopez de Guereñu
Arabar gizon horrek, historiaz, mendiaz, arteaz, toponimiaz, etnografiaz, Arabako herriez edota herri-jai, medikuntza eta botanikaz hainbat lan egin zituen.
Argazkilari lanetan nabarmendu zen ekarpen ugari eginez bai artistikoki zein dokumentazio aldetik. Liburu eta artikulu sorta izugarria egin zuen Arabaz.