Larunbatean Fracking-aren aurkako taldeek 103.589 sinadura eraman zituzten Eusko Legebiltzarrera, haustura hidraulikoaren aurkako Herri Ekimen Legegilea bultzatzeko.
Fracking Ez Aiaraldeako kideek ere parte hartu dute sinadura bilketan eta gaur adierazi dute hedabideen aurrean 5000 sinadura baino gehiago jaso dituztela eskualdean. Hain zuzen 195 sinadura-orri guztiz bete ditzute eta beste 19 guztiz bete gabe utzi dituzte. Orri bakoitzak 25 sinadura jasotzen ditu gehienez.
Eskerrak eman dute
Fracking Ez Aiaraldeak sinatzaileei eskerrak eman die eta bereziki eskertu du sinadura-orriak eraman eta kudeatu edo zuzenean lagundu dutenei.
Orain politikarien esku dago Herri Ekimen Legegilea onartzea eta eztabaidatzea eta ondorioz plataformak eskatu die alderdiei aintzat hartzeko herritarren borondatea.