Gorobelgo artzaintza, arkeologia, flora eta fauna, liburu batean

Txabi Alvarado Bañares 2014ko ira. 14a, 09:28

Gorobelgo zonalde azterketa sakon bat egiten duen liburu bat argitaratu berri du Salbagoro elkarteak: “Artzaintza Gorobel mendilerroan”. Izenagatik artzaintzaren inguruan soilik mintzatzen den liburua dela dirudi, baina Salbagoroko kideek azaldu dute argitalpenak mendilerroaren inguruko beste hainbat alde ere jorratzen dituela.

Gorobelgo zonalde azterketa sakon bat egiten duen liburu bat argitaratu berri du Salbagoro elkarteak: “Artzaintza Gorobel mendilerroan”. Izenagatik artzaintzaren inguruan soilik mintzatzen den liburua dela dirudi, baina Salbagoroko kideek azaldu dute argitalpenak mendilerroaren inguruko beste hainbat alde ere jorratzen dituela.

Testua sei ataletan banatua dago. Lehen zatiak mendilerroaren deskribapen orokor bat egiten du. Bigarrenak, berriz, arkeologia du hizpide: mendilerroan topatu daitezkeen trikuharri, zulo edo aintzinako herrixken arrastoen inbentario bat jasotzen du. Hurrengo hiru atalek artzaintzak zonaldean izan duen eragina aztertzen dute eta, bukatzeko, seigarren kapituluak aztertutako guztiaren gaineko ondorioak azaltzen ditu.

Hainbat lekutan eskura
Liburua irailaren 21ean Amurrion egingo den XII. Artzain egunean jarriko dute salgai, 25 euroren truke. Maroñoko Guzurtegi jatetxean, Amurrioko kiosko eta liburu dendetan edota Artziniegako museo etnografikoan ere egongo da eskura edo, asalvagoro@gmail.com posta elektronikoaren bidez ere eskatu daiteke. 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide