Plaza irekia

Erabiltzailearen aurpegia maiderlop 2012ko mai. 31a, 23:43

Zer da Plaza atala

Plaza irekia www.aiaraldea.com web-guneko erabiltzaileen parte-hartzea sustatzeko tresna da, zu zeu elkarrizketatzaile bilakatzeko modu bat.

3-4 astetik behin irekiko dugu elkarrizketa parte hartzaileak egiteko aukera. Modu honetan, plazara gonbidatutako pertsonari interesa pizten dizun hori galdetu ahalko diozu.

Zer da Plaza atala

Plaza irekia www.aiaraldea.com web-guneko erabiltzaileen parte-hartzea sustatzeko tresna da, zu zeu elkarrizketatzaile bilakatzeko modu bat.

3-4 astetik behin irekiko dugu elkarrizketa parte hartzaileak egiteko aukera. Modu honetan, plazara gonbidatutako pertsonari interesa pizten dizun hori galdetu ahalko diozu.

Nola parte-hartu?

Prozedura oso erreza da: astearteetan iragarriko da plaza irekian elkarrizketagai izango den pertsona. Igandea bitarte, zuen galderak plaza@aiaraldea.com helbidera bidaltzeko epea izango duzue. Hurrengo asteko asteazkenean argitaratuko da elkarrizketa partehartzailea.

Galderarekin batera, egile gisa zein izen agertzea nahi duzuen adierazi beharko duzue mezuan.

Parte-hartzeko arauak

  • Modu zuzen edo traketsean izan, euskaraz idatzitako galderak onartuko dira soilik.
  • Saiatu zure galderak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  • Galdera errepikakorrak jasoz gero, bat bakarrean erredaktatzeko hautua egin dezake Aiaraldea Komunikazio Leihoak.
  • Irainak, debaldeko salaketak eta difamazioak onargaitzak dira.
  • Arauok hausten badira, Aiaraldea Komunikazio Leihoak galdera elkarrizketatuari egin edo ez erabakiko du.
  • Azkenik, errespetuz eta zentzuz jokatzeko deia luzatzen dizuegu!

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide