Larrako leizeen esplorazioak amaitu dituzte

Erabiltzailearen aurpegia Xabi Zalbide 2013ko urr. 9a, 09:18

Udan 40 bat espeleologo lanean aritu dira munduko leize sakonetariko bat esploratzen, tartean gure eskualdeko 8 lagun. Hasierako helburuak lortu ez dituzten arren, lan handia egin dute eta geroko esplorazioetarako oinarria ipini.

Udan 40 bat espeleologo lanean aritu dira munduko leize sakonetariko bat esploratzen, tartean gure eskualdeko 8 lagun. Hasierako helburuak lortu ez dituzten arren, lan handia egin dute eta geroko esplorazioetarako oinarria ipini.

Uztailean argitaratu genuenez, udan honetan Nafarroako Espeleologia Federazioko eta Euskal Espeleologoen Elkargoko 40 bat lagun lanean aritu dira Larrako Illaminako ateak edo BU 56  leizea berriro aztertzen. Munduko leizerik sakonenetariko bat da eta bertan 3,5 kilometroko sare bat berraztertu eta topografiatu dute. Guztira 20 egunez jardute dute 40 espeleologo inguruk. Tartean Aiaraldeko 8 lagun aritu dira esplorazio- eta porteo-lanetan (Gaes eta Takomano taldekoak), eta eskualdeko KOT eta Valencia txorizoak enpresen babesa izan dute.

80. hamarkadan leizea deskubritu zenean, gehienbat beheko zatia esploratu zuten. Goikoa, aldiz, garai hartatik ia ukitu gabe zegoen eta teknikak teknika berriak erabiliz esploratu dute. Uda honetan, beraz, leizea sokaz hornitu dute eta lur azpian bibak bat antolatu dute esplorazioei ekiteko. Lan handia egin ostean, zoritxarrez, ez dute jarraipen argirik topatu eta denbora agortuta, lanak hurrengo urterako utzi dituzte. Dena dela, topografia berritu da eta 3,5 kilometro marraztu dira, zehaztasun handiko plano bat egiteko. Beste aldetik, lur azpian bizi diren intsektu batzuk harrapatu dituzte eta Euskal Herriko Unibertsitatera bidali dituzte aztertu ditzaten.

Material grafikoari dagokionez, argazki sorta ederra egin dute, baita hainbat bideo grabatu ere, kaskoan jarritako kamara txikiak erabilita. Horiekin guztiekin, aukeraketa bat eginen dute eta blogaren bitartez, jendaurrean jarri (larra2013.blogspot.com.es).

Kanpainaren bigarren helburua ere ezin izan dute lortu Larran bildutako espeleologoek; asmoa zen Hiru Erregeen Mahaiaren magalean dagoen UK C13 leizea esploratu eta beheko aldeko errekekin lotuta dagoela frogatzeko, baina aste oso batez aritu ondoren, lanak bertan behera geratu ziren. Hortaz, ez da lortu kanpainaren azken helburua: bi leize hauek lotzea. Halere, etorkizunean aurkikuntza berriak egiteko oinarria  jarri dute.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide