Euskal Espeleologoen Elkargoko kideak Larrako leizeak esploratzen hasi dira

Erabiltzailearen aurpegia Xabi Zalbide 2013ko uzt. 31a, 09:14

Euskal Herri osoko espeleologoak, tartean Aiaraldeko batzuk, Erronkariko Piriniotan daude, Larrako leizerik sakonenak esploratzeko asmoz. Aurreko asteburuetan hasi dira abuztuan egingo diren esplorazio-lanen prestaketa egiten.

Euskal Herri osoko espeleologoak, tartean Aiaraldeko batzuk, Erronkariko Piriniotan daude, Larrako leizerik sakonenak esploratzeko asmoz. Aurreko asteburuetan hasi dira abuztuan egingo diren esplorazio-lanen prestaketa egiten.

1980ko hamarkadan, “Illaminako Ateak” edo BU-56 deritzon leizeak ospe dezente hartu zuen mundu zabalean, ordura arte esploratutako leizerik sakonena izan zelako, ia 1400 m-ko sakonerarekin. Aurten, Euskal Espeleologoen Elkargoak leize hori atzera esploratzeko asmoa egia bihurtu du eta dagoeneko hasi dira prestatze-lanak egiten Euskal Herri osoko 40 bat lagun, tartean Aiaraldeko espeleologo batzuk.

Guk Joxe Blanco laudiarrarekin berba egiteko aukera eduki dugu, eta ondorengoa adierazi digu: “ofizialki abuztuaren lehenera arte hasten ez bada ere, aurreko asteburuetan egindako lanarekin, aurtengo jardunaldia jada martxan dagoela esan daiteke. Izan ere, uztailaren   19-21 eta 26-28ko asteburuetan burututako prestaketa-lan gehienak gauzatu ahal izan dira”. Joxek esan digunez, gainera, orain arte “eguraldia lagun” izan dute, nahiz eta ohi baino elur gehiago dagoen. Azken egunotan egindako lanari esker, beraz,  “goiko kanpalekuak ondo hornituta geratu dira, porteo gogorrak egin ondoren” Joxeren esanetan. Hala, “leize-sarearen sarrera biak sokaz instalatuta geratu dira elurrak sortutako arazoak gaindituz eta erabili beharreko material gehiena mendian dago dagoeneko, larunbateko haizeteak helikopteroaren maniobratzeko aukerak murriztu arren”. Laudioko espeleologoak esan digunez, beraz, “dena prest dago,BU-56 eta UKC13 leize  ahoak lotzeko saioei alegia”, eta gaineratu du leize hori “Europako leize-sarerik zabal eta sakonena izan litekeela”.

 

Esan bezala, asko dira Euskal Espeleologoen Elkartearen proiektu honetan parte hartzen dutenak, eta azken asteburu bietan  40 bat espeleologo elkartu dira Larra inguruan, horietatik 6  Orozko, Laudio eta Losa Haranetik hurbildutakoak. Eskualdeko enpresa batzuek, gainera, babesa eman diote proiektu honi.

Proiektuaren informazio gehiago http://larra2013.blogspot.com.es/ helbidean topatu daiteke.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide