Jaien bi zatien inguruko eztabaida baten beharra dagoela uste du Udalak

Txabi Alvarado Bañares 2014ko ira. 10a, 09:57

Aurtengo San Roke jaien balorazioa egin du Laudioko Udalak. Balorazio positiboa izan da udal-gobernu taldeko kideek egin dutena, eta herriko elkarte eta taldeei egindako lana eskertu diete.

Hala ere, jaien bi zatien artean ezberdintasunak egon direla azpimarratu du Fontso Larrazabal kultur zinegotziak. Lehen zatian egun makalak egon diren bitartean, bigarren zatian jaiak indartu egin dira, zinegotziaren hitzetan.

Aurtengo San Roke jaien balorazioa egin du Laudioko Udalak. Balorazio positiboa izan da udal-gobernu taldeko kideek egin dutena, eta herriko elkarte eta taldeei egindako lana eskertu diete.

Hala ere, jaien bi zatien artean ezberdintasunak egon direla azpimarratu du Fontso Larrazabal kultur zinegotziak. Lehen zatian egun makalak egon diren bitartean, bigarren zatian jaiak indartu egin dira, zinegotziaren hitzetan.

Aurten ohikoa baino luzeagoa izan da jaiaren bi zatien arteko tartea, bederatzi egunekoa izan baita. Jaien tartearen inguruko eztabaida eman behar dela aitortu dute udal-gobernuko kideek, baina horretarako foroa batzorde paritarioa izan beharko litzatekeela gaineratu dute. Hala, batzorde paritarioa berriz martxan jartzeko apustua egingo dutela aurreratu dute zinegotziek, eta azaldu dute aurtengo jaiak antolatzeko bilerak egin dituztela hostalari zein elkarteekin.

Jaien bi zatien inguruko eztabaidari jarraiki, Koldo Zabala zinegotziak gogorarazi du 2011an inkesta bat egin zela herritarrei gaiaren inguruan galdetuaz. “Oso parte hartze gutxi egon zen, 200 pertsona inguru, eta gehienak jaien datak ez aldatzearen alde azaldu ziren”. Hortaz gain, beste faktore batzuk kontuan eduki behar direla gaineratu du Zabalak. Izan ere, aurten Bilboko jaiekin ez zapaltzeak jaien bigarren zatia “indartu” egin du, zinegotziaren arabera.

Orozko eta Okondon
Orozko eta Okondon egin dituzten bertako jaien balorazioa. Orozkoko kultur zinegotzia den Begoñe Olabarriak positiboki baloratu ditu iragan igandean bukatu ziren San Antolin jaiak. “Jende asko” bertaratu denaren sentsazioa dutela azaldu du zinegotziak, “umeen egunean eta igandean, batez ere”. Bus zerbitzuaren arrakasta ere azpimarratu du Olabarriak, bataz beste 41 pertsona joan baitira bidaia bakoitzean. Gainera, bi bus gehiago jarri behar izan zituzten, zeuden zazpiez gain.

Okondoko Jai Batzordeak, bere aldetik, San Bartolomeko jaien balorazio “nahiko ona” egin du. Arazoren bat edo beste egon dela azaldu dute, Jai batzordeak antolatzen duen lehen aldia izan delako. Baina herrian dagoen zentzazioa orokorrean ona dela uste dute batzordeko kideek.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide