Asteazkenean (irailak 10) hasi eta ostiralean (irailak 12) bukatuko da Fita Fik euskal soinu tresnen eskolan matrikulatzeko epea. Musika eskolan izena eman nahi dutenek ondorengo lekuetako batera bertaratu beharko dira: Urduñako FP bedelaren etxe ohira edota Laudioko Udaletxe zaharreko hirugarren solairura.
18:00etatik 20:00etara egongo da izena emateko aukera aipatutako bi leku horietan. Fita Fik-ek euskal soinu tresnen sustapena du helburu. Hala, ugariak dira bertan jotzen ikasi daitezkeen instrumentu eta diziplinak: alboka, txistua eta danbolina, trikitrixa, panderoa, txalaparta, gaita edo dultzaina, perkusioa eta musika hizkuntza.
Fita Fik-eko kideek posta elektroniko baten helbidea helarazi dute, dudaren baten inguruan galdetu edo informazio gehiago jaso nahi duen ororen eskura: fitafikeskola@gmail.com