Bilbon egingo da aurten YindeYan Naziorteko Laborategia

Pablo Ibarluzea clown laudioarrak zuzentzen duen YindeYan konpainiak Laudion lan egin izan du orain arte. Aurten, aldiz, Bilbon eskainiko du Teatro físico, mascaras y clown ikastaroa. Irakaslea Pablo Ibarluzea bera izango da. Eskarmentu handiko clowna, antzerki aktorea, zuzendaria eta pedagogoa da. Egun, esaterako, Cirque du Soleil ezagunean parte hartzen du.

Pablo Ibarluzea clown laudioarrak zuzentzen duen YindeYan konpainiak Laudion lan egin izan du orain arte. Aurten, aldiz, Bilbon eskainiko du Teatro físico, mascaras y clown ikastaroa. Irakaslea Pablo Ibarluzea bera izango da. Eskarmentu handiko clowna, antzerki aktorea, zuzendaria eta pedagogoa da. Egun, esaterako, Cirque du Soleil ezagunean parte hartzen du.

Ohi bezala, aktore, dantzari, zuzendari, koreografo, txotxongilo-egile, eszenografo eta gorputzaren lanketan, mugimenduan eta espazioaren ikerketan interesa duten gainerako profesional guztiei zuzenduta dago. Irailaren 15ean hasi eta urriaren 4ean amaituko da. Ikastaroak, guztira, 132 ordu izango ditu. Eskolak astelehenetik larunbatera emango dira: astegunean 9:00etatik 14:00etara eta 15:00etatik 18:00etara eta larunbatean, berriz, 10:00etatik 14:00etara.

Ikastaroaren programa eta prezioa kontsultatzeko, eta izena nola eman jakiteko, sartu helbide honetan: https://sites.google.com/site/yindeyan/EUSKARAZ

Bestalde, YindeYan konpainiak eta Stock Umorea ekimenak antolatuta, eta Bilboko Udalak lagunduta, Philippe Gaulier clown ezagunak mintegi bat emango du Bilbon, Bilborock aretoan, urriaren 6an hasi eta 10era arte. Pablo Ibarluzeak berak Gaulierren eskolan ikasi du, Parisen, eta adituen arabera, munduko clown irakaslerik onena da. Mintegiari buruzko xehetasun gehiago, hemen: http://www.stockumorea.com/EUSKmaster2014.html

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide