Jaiek kolorez janzten dute Aiaraldea. Herri txiki zein handi, auzo zein kale, ugariak dira eskualdean ospatzen diren festak. Eta, antolatzen diren ekintzak. Jai Batzordeak, elkarteak, udalak... oro har, herritar andana aritzen da jo eta su Aiaraldea festez argitzeko. Suziriak bezala, guztien gozamenerako dira. Batzuk, laburrak, besteak luzeagoak.
Aiaraldea Komunikazio Leihoak aurten, lehenbizikoz, abuztuko jaiak aldizkari batean batzeko erronkari heldu dio. Jaietan ere euskaraz komunikatu nahi dugulako. Eskualde eta herrietako komunitatearentzat ekitaldiak antolatzen aritu direnen energia paperean islatu nahi dugulako, euskara hutsez eta doan. Izan ere, euskarak eta tokiko informazioak hamaika formatu ditu.
16 herri eta auzoetako jai egitarauak aldizkari bakarrean
Aldizkari honetan 16 herri eta auzoetako jaien gaineko informazio zehatza topatuko duzue: egitarauak egunez-egun, elkarrizketak, albisteak, gertakari historikoak...
- Aloria
- Soxo
- Luxo
- Okondo
- Amurrio
- Arrankudiaga
- Laudio
- Orozko
- Urduñako Koroatze Jaiak
- Baranbioko Andra Mari Txikiak
- Artziniega
- Laudioko Latiorro auzoko jaiak
- Etxaurren
- Atxeta
- Menagarai
- eta Lekamaña