Aiaraldeko anbulatorio berriak egiteko aurrerapausoak eman dituzte

Erredakzioa 2014ko abu. 8a, 12:02

Amurrion eta Luiaondon egingo diren anbulatorioen proiektuek urrats garrantzitsuak eman dituzte. Eusko Jaurlaritzak Amurrioko osasun-zentroaren proiektuaren erredakzioa egiteko esleipena iragarri du uztailaren 4an, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariaren bitartez. Beraz, enpresek haien proposamenak aurkeztu ditzakete dagoeneko. Oinarrizko aurrekontua 206.473,58 eurokoa -BEZik gabe- da.

Amurrion eta Luiaondon egingo diren anbulatorioen proiektuek urrats garrantzitsuak eman dituzte. Eusko Jaurlaritzak Amurrioko osasun-zentroaren proiektuaren erredakzioa egiteko esleipena iragarri du uztailaren 4an, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariaren bitartez. Beraz, enpresek haien proposamenak aurkeztu ditzakete dagoeneko. Oinarrizko aurrekontua 206.473,58 eurokoa -BEZik gabe- da.

Bestalde, Aiarako Udal Osoko Bilkurak onartu du uztailean Luiaondon egingo den anbulatorioaren proiektua. Berez, udalbatzak onartu zuen hasierako proiektua eta beste arkitekto batek -lanen zuzendaritza eramango duenak- egindako berrikustea. Talde politiko guztiek, Aiara Batuz ezik, babestu dute.

Printzipioz, Aiarako Udalak uste zuen Arabako Foru Aldundiak berehala aztertuko zuela proiektua -2013-2015 Foru Planen barruan dago ekimena- eta irailean esleipena egiteko aukera izango zutela.

Hala ere, azterketa egin behar duen teknikariak oporrak hartu ditu eta irailean gutxienez ekingo dio lanari.

Josu Artetxe alkateak adierazi du ahalik eta lasterren zabaldu nahi dutela esleipena, Foru Planaren arabera 300.000 euro inbertitu behar baituzte 2014an.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide