Amurrioko Gaztetxeak bere ateak irekiko ditu bihar

Erredakzioa 2014ko abu. 7a, 18:27

Amurrioko Gazte Asanbladak 12:00etan irekiko du San Jose auzoko kultur etxean Gaztetxea. 12:00etan abiatuko dute ekimena argazki eta bideo erakusketaren bitartez.

13:30ean triki poteoa egingo dute auzoan zehar eta 14:30ean bazkari herrikoiarekin jarraituko dute. Izena emateko aukera dago oraindik Gaztetxean bertan edo Txokogorrin. Bazkaria bukatu bezain laster kontzertua egongo da Perdido entre ilusiones eta Alperrikako bizien jabe-ren eskutik.

Orozkoko Gaztetxea

Amurrioko Gaztetxea irekitzen duten bitartean, beste batek bere ateak itxi ditu, momentuz behintzat. Orozkoko Gazte Asanbladak bere twitter kontuaren bitartez jakinarazi baitu lokala laga dutela. Duela hilabete batzuk udalak zigilatu zuen.

Urduñako Gaztetxean kontzertua

Urduñako Gazte Asanbladak, bestalde, sare sozialetan zabaldu du larunbatean kontzertua egingo duela, 21:00etatik aurrera. El Bastón de la Vieja talde andaluziarrak joko du. Taldeak aurreko udan ere emanaldia eskaini zuen Urduñan. Zehaztu ez duten beste talde batek ere joko du.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.

Izan bazkide