Luiaondo, Arrankudiaga eta Okondok jaiak ospatuko dituzte hurrengo egunetan

Erredakzioa 2014ko abu. 7a, 09:52

Luiaondon eta Okondon jaiek izango dute protagonismoa hurrengo egunetan. Luiaondok bigarren txanpari ekingo dion bitartean Okondon jaien abiapuntua izango da.

Horrela, Luiaondoarrek santodomigo eta sanlorentzo ospatuko dute, uztailean Andra Mari Magdalena jaiak egin ostean. Bihar bertan hasiko den egitaraua hurrengoa da:

Luiaondon eta Okondon jaiek izango dute protagonismoa hurrengo egunetan. Luiaondok bigarren txanpari ekingo dion bitartean Okondon jaien abiapuntua izango da.

Horrela, Luiaondoarrek santodomigo eta sanlorentzo ospatuko dute, uztailean Andra Mari Magdalena jaiak egin ostean. Bihar bertan hasiko den egitaraua hurrengoa da:

09:00 Kalejira, Luiaondoko txistulariekin
12:00 Meza, Santo Domingoren ohorez
13:00/14:30 Haurrentzako ekintzak
14:30 Herri bazkaria, baselizaren zelaian
17:00 Briska txapelketa.
17:00/19:00 Haurrentzako ekintzak
20:30 Umeentzako animazioa Iratxeren eskutik
21:00 Odolosteak denontzat
22:00 Dantzaldia “GANEKO” taldearekin.
00:00 Diskofesta Dj Harto & Dj Nan Variedad musical

Larunbatean santodomingori agur esango diote 20:00etan, Txorizoak jango dituzte Oleta jatetxean horretarako.

Igandean Luiaondon sanlorentzo delarik izen bereko baselizara hurbilduko dira:

09:00 Kalejira, Luiaondoko txistulariekin
11:00 Tortilla txapelketaren hasiera
12:30 Meza, San Lorentzoren ohorez
13:00 Umeentzako tailerrak
13:30 Tortilla txapelketaren aurkezpena
14.30 Herri bazkaria, baselizaren zelaian
16:30 Umeentzako jolasak eta ur-txirrista
17:00 Tute txapelketa
21.00 Sardina erreak denontzat
22.00 Dantzaldia “GANEKO” taldearekin.
00:00 Diskofesta Dj Harto & Dj Nan Variedad musical

Okondon San Roman Jaiak

Okondoko jai egitaraua bitan zatitzen da abuztuan. Hasieran San Roman eta bukaeran San Bartolome. Bihar eta etzi sanromanen txanda helduko da. Hasteko hurrengo egitaraua prestatu dute biharko:

17:00 Txupinazoa

17:15 Umeentzako jokoak

19:00 Bola jokoa

20:30 Sari banaketa

21:00 Odolosteak jango dituzte

22:30 Jotak

23:00 Mus txapelketa

Larunbatean ere egitarau oparoa izango dute goizetik abiatuta:

12:00 meza hildakoen omenez

12:30 Pintxoak La Ventilla tabernan

13:00 Igel-toka txapelketaren

17:00 Briska txapelketaren

19:00 Txikilandia

20:00 Makila jaurtiketa

22:00 Herri afaria

23:30 Disko festa

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide