Udako jaien aldizkari berezia ostiralean kaleratuko du Aiaraldeak

Jaiek kolorez janzten dute Aiaraldea. Herri txiki zein handi, auzo zein kale, ugariak dira eskualdean ospatzen diren festak. Eta, antolatzen diren ekintzak. Jai Batzordeak, elkarteak, udalak... oro har, herritar andana aritzen da jo eta su Aiaraldea festez argitzeko. Suziriak bezala, guztien gozamenerako dira. Batzuk, laburrak, besteak luzeagoak.

Aiaraldea Komunikazio Leihoak aurten, lehenbizikoz, abuztuko jaiak aldizkari batean batzeko erronkari heldu dio. Jaietan ere euskaraz komunikatu nahi dugulako, Aiaraldeko lurrek eta euskarak batzen gaituztelako.

Eskualde eta herrietako komunitatearentzat ekitaldiak antolatzen aritu direnen energia paperean islatu nahi izan dugu eta ostiraletik aurrera 52 orrialdetako aldizkari koloretsuaren 10.000 ale banatuko ditugu eskualdean doan. 

16 herri eta auzoetako jai egitarauak aldizkari bakarrean

Aldizkari honetan 16 herri eta auzoetako jaien gaineko informazio zehatza topatuko duzue: egitarauak egunez-egun, elkarrizketak, albisteak, gertakari historikoak... Abuztuaren 8tik iraila bukaera arte Aiaraldeako hamaika txoko jaietan izango dira, eta aldizkari honek herritarrak lagundu nahi ditu ondoko herri zein auzoetako jaiak hobeto ezagutzen, ezen eta jaiak hara eta hona mugitzen bait gaitu udan. Aiaraldeko komunitatea indartu eta elkar-ezagutzan sakontzeko tresna izan nahi du alegia.

Ostiraletik aurrera Aiaraldeko kiosko, okindegi, denda, taberna zein igerilekuetan eskura izango da aldizkaria (online ere osorik irakurgai duzue dagoneko HEMEN). Herri eta auzo hauetako informazio zehatza topatuko duzue bertan.

  • Aloria
  • Soxo
  • Luxo
  • Okondo
  • Amurrio
  • Arrankudiaga
  • Laudio
  • Orozko
  • Urduñako Koroatze Jaiak
  • Baranbioko Andra Mari Txikiak
  • Artziniega
  • Laudioko Latiorro auzoko jaiak
  • Etxaurren
  • Atxeta
  • Menagarai
  • eta Lekamaña

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.

Izan bazkide