Pasa den astean, Aiarako Eskualdeak zazpi ekogune jarri zituen, Laudio, Amurrio eta Artziniegan, etxeko hondakin txiki arriskutsuak modu erraz bateagoan biltzeko asmoz.
Gune hauetan utzi ahal diren hondakinak orokorrean etxeko-jarduerak osatzeko izaera dutenak eta tratamendu berezi bat behar dutenak dira; bonbillak, pilak, cd-ak, bizar aitzurrak, kargatzaileak, irratiak, telefono mugikorrak eta tintazko toner edo kartutxoak besteak beste.
Artziniega berriz, Puerta de la Villa-n kokatutako Ekogunearen bitartez jasotako plastikozko tapoiak eta telefono mugikorrak, bularreko minbizia duten emakume arabarren Elkartera eta Angelman Sindrome Elkartera zuzenduko ditu, hurrenez hurren. Amurrioko Udalak bere aldetik, iniziatiba berdina jarraitzea pentsatuta dauka.
Ekoguneen kokalekuak
Laudion, Lamuza Plazan (Rupertu Urkijo eskultura ondoan), Aretan (estankoaren ondoan) eta Lateorron (Untzueta Plazan) daude. Amurrion, San Anton Plazan, Landako kalean (Txantxangorri taberna aurrean) eta Araba kalean (Berriak Supermerkatu ondoan). Eta Artziniegan, Puerta de la Villa-n.