Gure hegaztiak ezagutuz; Artziniega eta Okondo

Naturayala bloga osatzen duten kideek ez dute atsedenik hartu udan, guztiz kontrakoa, eta bere lanarekin jarraitu dute. Naturayalaren azken testua Enrique Arberas eta Gustavo Abascalek idatzi dute:

"Aiarako Taldearen gonbidapenari eta Artziniegako eta Okondoko udalen laguntzari esker, uztaileko bi asteburutan hitzaldiak eta irteerak egin ditugu herri horietan hurbilen ditugun hegaztiak ezagutarazteko eta haiek babestearen garrantzia azpimarratzeko.

Hitzaldi xume baten ondoren, hurrengo egunean ordu pareko ibilaldia egin genuen inguruan ikusten edota entzuten genituen hegaztiei buruz hitz eginez.

Hegazti arruntak aurkitu genituen, esate baterako txolarrea, enara edota zozoa, baina baita urriagoak diren beste batzuk ere, martin arrantzalea eta zuhaitz belatza, kasu.

Beste ustekabeetako bat hegazti harrapari baten egagropilak aurkitzea izan zen. Barruan miokrougaztunen burezurrak aurkitu genituen, besteak beste, arratoi arrunt batena.

Jarduera hauek hegaztiei buruz ikasteaz gain gure eskualdeak gordetzen dituen altxorrak ezagutzeko, hura balioesten ikasteko eta babesten laguntzeko ere balio ahal du."

«Ezagutzen dena baizik ez da gordetzen»

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.

Izan bazkide