Aiarako ASASAM elkartearen 25. urteurrena da aurten. Hori dela eta, gertakizuna ospatzeko "Elkarrekin hobea da bizitza" kanpainaren barruan dauden ekintzen artean buru-osasunaren inguruko argazki lehiaketa antolatu du elkarteak.
Lehiaketa horretan parte hartu nahi duen edozein pertsonak, argazkien bidez osasun mentalarekin loturiko egoera ezberdinak islatu beharko ditu; hala nola, familiaren eta gizartearen babesa, laguntasuna, gizarteratzea, lana, umorea, aisialdia, kirola eta antzeko egunerokotasuneko egoerak argazkietan adieraztea da lehiaketaren helburua.
Lehiaketan parte hartuz gero bi sari lortzeko aukera dago: hain zuzen ere, lehenengo saria 200 eurokoa izango da, eta bigarrena berriz, 100 eurokoa.
Elkarteak jende oro animatzen du osasun mentalari buruzko ikuspegia parteka dezagun.