Mugalde, Irabien, Gure Aukera, Otsati eta Txokogorri konfiskatzeko agindua eman du Entzutegi Nazionalak

Erredakzioa 2014ko uzt. 30a, 16:47

Orotara 103 "herriko" konfiskatu eta 20 lagun kartzela-zigorrera kondenatzeko agindua ematen du Herriko Tabernen auziaren epaiak 

Laudioko Gure Aukera, Amurrioko Txokogorri, Urduñako Mugalde, Okondoko Irabien eta Artziniegako Otsati elkarteak konfiskatzeko agindua eman du Herriko Tabernen auzia dela eta Espainiako Entzutegi Nazionalak Herriko Tabernen auziaren epaian. Hala baieztatu du Julen Aginakok, auziperatuen abokatuen eta Sorturen iturriak aipatuaz. 

Laudioko Gure Aukera, Amurrioko Txokogorri, Urduñako Mugalde, Okondoko Irabien eta Artziniegako Otxati elkarteak deskomisatzeko agindua eman du Herriko Tabernen auzia dela eta Espainiako Entzutegi Nazionalak Herriko Tabernen auziaren epaian. Hala baieztatu du Julen Aginakok, auziperatuen abokatuen eta Sorturen iturriak aipatuaz. 

Ez dira deskomisatuak izateko arriskuan dauden elkarte bakarrak, guztira 111 baitira epaian aipatzen direnak. Hortaz gain, 20 auziperatu kartzela zigorrera kondenatuak izan dira.

Hala eta guztiz ere, epaia ez da irmoa, helegiteak aurkeztea baloratzen ari baitira abokatuak. 

Momentu honetan Aiaraldeko herrietan bilerak egiten ari dira, epaiari ze erantzun eman erabakitzeko. Urduñan biharko kontzentrazioa deitu dute. 13:00etan izango da elkarretaratzea, Foru Plazan. 

Auziperatua izan zen baina epaiketa gauzatu bitartean absolbitu zuten Santi Hernando Laudioarrak "oso larritzat" hartu du epaia.

Asteburuan mobilizazioak egongo dira hiriburuetan.

Albistea berritzen joango gara informazio gehiago izan ahala. 

 

 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide